Ukrainako gerra
Ukraina "atsedenik gabe" ari da lanean bake-plana "errealista eta fidagarria" izan dadin
Zelenskik telefonoz hitz egin du AEBetako mandatari bereziarekin. Asteazkenean, ateak ireki zizkion Donbasetik tropak erretiratzeko aukerari.
Ukrainak Errusiarekin hitz egin nahi izatearen "seinale batzuk" jaso dituela azpimarratu du Putinek
Errusia "gatazka bide baketsuan amaitzeko" prest dagoela azpimarratu du, "joan den ekainean Atzerri Ministerioaren aurrean azaldu nituen printzipioetan oinarrituta" eta "gatazka eragin zuten jatorrizko arrazoiak ezabatuz gero".
Europar Batasunak 90.000 milioi euroko mailegua emango dio Ukrainari, zor bateratuaren bidez finantzatuta
Momentuz, 27 herrialdeetako agintariek ez dituzte aktibo errusiarrak erabiliko Ukraina finantzatzeko.
EBk asumitu du Ukraina behartuko dutela NATOri uko egitera, eta haren segurtasuna babesteko konpromisoa hartu du
Europako iturriek azaldu dutenez, behin bake-akordioa lortuta, Ukrainaren etorkizuneko segurtasuna bermatzeko neurriak zehazteko lan “serioak” daude abian.
Zelenski Trumpen ordezkariekin bildu da Berlinen, bake akordioa negoziatzen jarraitzeko
Lehen informazioen arabera, Ukraina prest legoke NATOn sartu gabe geratzeko, Errusiak berriz ere erasotzea eragotziko luketen segurtasun bermeak ematen badizkote. Astelehenean berriz ere bilduko dira bi aldeak.
Zelenskik bake planaren bertsio berria proposatu du eta Donbasen subiranotasunari buruzko erreferenduma defendatu du
Ukrainako presidentearen arabera, Indar Armatuek 800.000 soldadu izango dituzte.
Donald Trump, Europako agintariei buruz: "Ahulak direla uste dut, ez dakite zer egin"
Elkarrizketa egin diote AEBko presidenteari Politico hedabide espezializatuan, eta aho-bizarrik gabe hitz egin du. Ukrainako gerrari buruz, Zelenskik "esnatu" egin beharko duela uste du.
Zelenskik berretsi du ez duela lurralderik lagako eta bake planaren beste berrikuspen bat prestatzen ari da
Zelenskik azaldu duenez, Donald Trumpen administrazioak aurkeztutako planaren hasierako 28 puntuetatik Kieventzat guztiz onartezinak ziren zortzi puntua erretiratu dituzte, Kievek eta Washingtonek Genevan, Abu Dabin eta Miamin egin dituzten bileretan.
Zelenskik eta E3ko liderrek aurrerapauso gutxirekin amaitu dute Londresko bilera, "une kritiko" honetan
Ukrainako presidenteak "bakerako urrats txikiak" izan direla esan du, hala ere, eta laster AEBri Trumpen planaren bertsio berrikusia itzultzea espero duela. Bileraren ostean, Ukrainako presidentea Bruselara joan da, bilera izango baitu asteartean Von der Leyenekin, Costarekin eta Rutterekin.
AEBrekin adostutako zirriborroaren berri emango diote gaur Ukrainako negoziatzaileek Zelenskiri
Ukrainako presidentea Londresen izango da astelehen honetan, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin biltzeko, eta ondoren Bruselara joateko asmoa du, Europako aliatu nagusiekin batzartzeko. Ukrainarren eta errusiarren arteko desadostasun puntu nagusietako bat da Kievek Donbasen kontrolpean duen lurraldea Kremlini ematea.
EBk erabaki du 2027rako Errusiako gas naturala inportatzeari uztea
Hungariak eta Eslovakiak iragarri dute plana Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramango dutela.
Putinek ez ditu ontzat eman Europak Ukrainarako bake-planari egindako proposamenak
Errusiako presidenteak salatu duenez, Europako herrialdeek —batez ere, Frantziari, Alemaniari eta Erresuma Batuari egin die erreferentzia—, Moskurentzat "onartezinak" diren eskakizunak jaso dituzte bake-planean. Haren hitzetan, "bake-prozesu osoa blokeatzea" nahi dute.
Europako liderren babesa bilatu du Zelenskik Macronekin izan duen bileran, "gerrari amaiera justu eta luzarokoa" emateko
Bi agintariek bideokonferentzia bidezko bilera egin dute Steve Witkoff AEBko negoziatzailearekin. Ondoren, Europako hainbat liderrekin hitz egin dute, gerraren amaierari begira “koordinatzeko” eta “epe luzerako segurtasun bermeak” lotzeko.
Marco Rubiok "produktibotzat" jo du Ukrainako ordezkariekin Floridan egindako bilera
Dena dela, AEBko diplomaziaren buruak esan du oraindik "asko" dagoela egiteko. Halaber, bakeak Ukraina “subiranoa eta independentea” izatea eta herrialdeak “benetako oparotasuna” eskuratu ahal izatea bermatu behar duela gaineratu du.
Munduaren kontrola jokoan: hauek dira AEBk eta Txinak eskuratu nahi dituzten bost puntu nagusiak
Mundua Ukrainara eta Gazara begira dagoen bitartean, AEBk eta Txinak gerra isila dute planetaren nagusitasun komertzial, militar eta teknologikoagatik. Panamako kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako Itsasoa, Ozeano Barearen hegoaldea eta Groenlandia dira bi potentziek gogokoen dituzten gune geografikoak, "mundua nork gobernatzen duen" argitzeko lasterketa batean.
Zelenskik bere kabineteko burua baztertu du Ukraina bake negoziazioetan ez konprometitzeko
Ustelkeriaren aurkako agentziak bere etxea miatu du ostiral honetan. Andri Yermak funtsezko pertsona izan da Ukrainako presidentearen administrazioan.
Putinen esanetan, "ez dago bake planik, AEBk eta Errusiak landu beharreko gaiak baizik"
Albiste izango dira: Abalos eta Koldo Garciari buruzko erabakia, Iruñeko sutearen biharamuna eta Ukrainarako bake plana
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ukrainak urratsak eman ditu AEBk bultzatutako bake planean, akordio "justu" bat lortzeko, subiranotasuna galdu gabe
Albiste izango dira: Save the Childrenen txostena, Jordi Pujolen aurkako epaiketa eta Ukrainarako bake akordioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.