Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".

Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Esther García: "Ekoizpena sormen handieneko lanetako bat da ikus-entzunezkoetan"
Espainiar ekoizleak Donostia saria jasoko du gaur gauean, Zinemaldiaren 73. edizioaren inaugurazio-ekitaldian. Goraipamen hori jasoko duen lehen ekoizlea izango da, eta, hala, Matador (1986), La ley del deseo (1987), Mujeres al borde de un ataque de nervios (1988), Acción mutante (1993), La vida secreta de las palabras (2005), Relatos salvajes (2014) eta Sirāt (2025) filmetan eta beste hamaika ekoizpenetan egindako lana sarituko dute.
Juliette Binoche Donostian da dagoeneko
2022an Donostia saria jaso zuen aktorea Zinemaldira buelta da, "IN-I In Motion" zuzendu duen lehen pelikula aurkeztera.
Jesus Mari Lazkano: "Proiektu benetan berezia da 'Natura fugit'"
Bergarar artistak "Natura fugit" animaziozko film laburra aurkeztu du gaur, Donostiako Zinemaldiaren Zinemira atalean. Arteaz eta klima aldkaetaz dihardu 3.000 koadro baino gehiago erabiliz egindako filmak.
Albiste izango dira: Zinemaldiaren hasiera, lehendakariaren eta Illaren arteko bilera, eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Inoizko Zinemaldirik euskaldunenaren pantailak, piztear
Nolakoa izango da inaugurazio ekitaldia?
Silvia Abril, Itziar Ituño eta Toni Acosta aktoreak izango dira Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiko aurkezleak. Kontatu dezaketen apurrari buruz galdetu diegu.
J. A. Bayona zuzendaria Donostian dago, Epaimahai Ofizialaren buru izateko
Juan Antonio Bayona zinema zuzendaria Zinemaldira iritsi da. Epaimahai Ofizialaren presidentea izango da.
Komunitate palestinarrak genozidioaren aurkako manifestazioa deitu du asteazkenerako Zinemaldian
Esther García Donostiara iritsi da
Angelina Jolie eta Louis Garrel Zinemaldira etorriko dira
Rebordinos: "Aurten nahikoa glamour dago, baina oraindik sorpresak egon daitezke"
Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioaren hasieraren bezperan, "sekulako giroa" egongo dela iragarri du Jose Luis Rebordinos zuzendariak iragarri du, eta "pasioa eta aniztasuna" hitzak erabili ditu aurtengo egitaraua definitzeko.
Jende ilara luzeak lehen ordutik Zinemaldirako sarrerak erosteko
Pertsona ugari hurbildu dira goizean Kursaalera, Donostiako Zinemaldiaren 73. ediziorako sarrerak erosteko asmoz. Sarrerak arin erosten ari dira, eta ilarak azkar doaz aurrera.
Salgai dira jada Zinemaldirako sarrerak
Online edo leihatiletan aurrez aurre erosi ahalko dira, eta modu mailakatuan salduko dituzte; igandean hilaren 19, 20 eta 21erako txartelak bakarrik erosi ahalko dira.
Ikusi "Popel" Oier Plazaren dokumentalaren trailerra
Filmak Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko Zinemira sailean parte hartuko du, eta azaroaren 4an iritsiko da zinema aretoetara.
Irati Gorostidik "Arcoíris 82" erakusketa inauguratu du Tabakaleran
Erakusketak Aro berria (2025) pelikula filmatzean sortutako material argitaragabea du abiapuntu. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean estreinatuko den filmean, Gorostidik 1980ko hamarkadan Ultzaman (Nafarroa) finkatutako Arco Iris komunitatea du hizpide.
"Karmele" filmaren trailerra
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira Asier Altunak zuzendu duen pelikularen aktore protagonistak. Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko da film luzea, eta urriaren 10ean iritsiko da zinema aretoetara.
Donostiako Zinemaldiak "Netanyahuren gobernua gauzatzen ari den sarraski ikaragarriak" arbuiatu ditu
Ruth Perez de Anucita Zinemaldiko Komunikazio arduradunak "Gazako genozidioari buruz" manifestua irakurri du gaur, Zinemaldiaren 73. edizioaren aurkezpen ekitaldian.

Juliette Binoche, Matt Dillon, Colin Farrell, Richard Linklater eta Renate Reinsve Zinemaldira etorriko dira
J. A. Bayona kataluniar zuzendaria izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua. Paul Dano, Maria de Medeiros, Erward Berger, Claire Denis, Agnieszka Holland eta Ron Perlman ere etorriko dira Donostiara, besteak beste, Esther García eta Jennifer Lawrence Donostia saridunez gain.
Albiste izango da: lehendakariaren bilera-sorta, Gazaren aldeko protestak eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango diren gaien laburpena, bi hitzetan.
Ikusi “Hombre bala” Mikel Erentxuni buruzko dokumentalaren trailerra
Anuska Ariztimuñok zuzendu duen pelikula Zinemaldian estreinatuko dute, eta donostiar musikariaren “alderik humanoena, arrakasta goiztiarra, artista moduan lupetzatik egindako zeharkaldia eta senide eta lagunekiko harremana” erakusten du.