Zinemaldia


Zinemaldia

“Tender loving care” Mike Leighen pelikulak irabazi du Urrezko Maskorra

Natxo Velez | EITB

Kate O’ Flynnek, britainiar zinemagilearen filmeko protagonistak, irabazi du Interpretazio Protagonista Onenaren Zilarrezko Maskorra, Asta Kamma August “Growht of the soil” norvegiar filmeko protagonistarekin batera “ex aequo”. “Border” Ah Biao txinatar zuzendariaren filmak epaimahaiaren aipamen berezia lortu du, eta “Txakun txakür” dokumentalak irabazi du Euskal Zinemaren Irizar saria.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zinema eta euskara

Paperetik pantailarako jauzia

Natxo Velez | Leire Altamira

Nola begiratzen zaio hizkuntzaren alderdiari, pelikula bat egiteko orduan? Zenbat buru, hainbat aburu horretan ere, baina guk “Inurri itsuak” Zinemaldian estreinatu berri den filmean euskarak izan duen itzalari begiratu nahi izan diogu.
Iragarkia
18:00 - 20:00

ZINEMALDIA

Zinemaren munduko aurpegi ezagunak Donostian mobilizatuko dira gaur "NAZA"ko zuzendariei babesa eskaintzeko

EITB

Zinemaren munduko ordezkariek elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean Kursaalen, Yuval Abraham eta Rachel Szor "NAZA" dokumentalaren zuzendariei elkartasuna adierazteko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zinemaldia

Honakoa da etorkizuneko euskal zinema

Ekain Albiteren "Akira" proiektuak bi sari eskuratu ditu pelikulak garatzeko Ikusmira Berriak programan, Zaira Zanguituren "Pajarracos" pelikulak beste bi sari lortu ditu Lau Haizetara dokumentalak egiteko foroan eta Maria Vaughan estatubatuarrak Elias Querejeta Zine Eskolan egindako "Bingo Night" Nest sailean aukeratua izan da. Hauek dira euskal zinemaren hurrengo belaunaldiaren aurpegiak.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Euskal zinema Zinemaldian

Sants
Mikel Gurrea
Azken agurra
Koldo Almandoz
Sacamantecas
David Pérez Sañudo
Ruega por nosotras
Daniel Monzón
Esta soledad
Javier Giner
Hamalau gau
Oskar Alegria
Weichen (Dust)
Tsai Ming-Liang
Succederà questa notte
Nanni Moretti
Ander eta Yul
Ana Díez
Subijana, más allá de un bigote
Jorge Fernández Mayoral, Jesús Javier Ruiz Aquerreta
Muguruza FM 40 Tour
Ander Merino Etxebeste, Fermin Muguruza
Altas capacidades
Victor García León
Izarrak
David Taberna, Iñigo Puerta
Go!azen 13
Itziar Gomez Sarasola, Aitor Osa Eiguren
Karateka
Aritz Moreno
Inurri itsuak
Igor Legarreta
Itzalak argitzen
Koldo Almandoz, Gorka Bilbao
Txakun txakür
Elsa Oliarj-Inès
Simulacro
Nitya López Saitua
"Las hijas del mar"
Gemma Gonzalez Martinez
Gatibu, agur esan barik
Jabi Elortegi
Irailak
Izaskun Arandia
Izarrak
David Taberna, Iñigo Puerta
La maleta de Álex
Alejandro Cortés Calahorra
Ondarea. Euskal Sukaldaritza Berriak, 50 urte
Ainhoa Alzibar, Beatriz Nieto
Un tal Karlos
Arantxa Aguirre
Winnipeg, itxaropenaren ontzia
Beñat Beitia, Elio Quiroga
Pedro Arrupe. Nik bonba atomikoa bizi izan nuen
Maite Ibáñez
300 haritz
Aitor Aranguren Ordoñez
Odol ilargia
David R.Losada
Burundanga
Jose Corbacho
Bingo night
Maria Vaughan
Éste es el recuerdo que me gustaría tener de mamá
Ernesto Martínez Bucio

2026/09/11 - 09:52

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

GRAFCAV7967. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/09/2026.- La subdirectora del Zinemaldia, Maialen Beloki (i), posa junto al cineasta, Jaime Chávarri (2d), el escritor, Enrique Vila-Matas (c), el director de EQZE, Carlos Muguiro (d), y la responsable de Artxiboa, Irati Crespo (2i), durante la inauguración de la exposición 'Una actitud de defección. El gesto que cambió el rumbo del Festival de San Sebastián (1976)', con la que retrocede medio siglo para recordar cómo influyó en la democratización del certamen la retirada de 'El desencanto', la película de Jaime Chávarri sobre la familia Panero. EFE/Juan Herrero.
2026/09/02 - 17:51

Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek

Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.

2026/08/28 - 08:59

'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu

Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.

2026/08/26 - 12:44

Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana

Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.

« 3 4 5 ... 20 »

Asteko irakurriena