Dozenaka mila emakume kalean, greba egun historiko batean
Berdintasunik eza eta indarkeria matxista agerian uzteko greba feminista historiko bilakatu da eta mugimendu feministaren aurreikuspen guztiak hautsi ditu, milaka eta milaka emakume atera baitira kalera Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Biztanleriaren erdia baino gehiago dira, eta Euskal Herriko historian lehen greba feministarekin bat egin dute gaur. Emakumeen eskubideen, berdintasunaren eta justiziaren aldeko nazioarteko lanuztea izan da, eta mundu osoko 70 herrialdek baino gehiagok babestu dute.
Mugimendu feministak greba "arrakastatsutzat" jo du eta aurtengo martxoaren 8a "mugarri" izango dela adierazi du, milaka eta milaka emakumek hartu dutelako parte protestetan, 50.000 lagunetik gora euskal hiriburuetan.
Arabako Emakumeen Asanbladak eta Euskal Herriko Mugimenduko Feministaren ordezkariek, Gladys Giraldok eta Ainara Mendaruzketak, hurrenez hurren, agerraldia egin dute Gasteizen lanuztearen lehen balorazioa egiteko, eta pozik agertu dira "emakumeen esfortzua" agerian geratu delako.
"Hau mugarri bat da. Emakumeok pairatzen dugun egoeraren nerbioa ukitzen ari gara. Egoerari buelta eman diogu", esan du Giraldok.
Era berean, mugimendu feministaren, eragile sozialen eta sindikatuen arteko elkarlana goraipatu du, "fokua emakumeek egiten dituzten aitortu gabeko eta ordaindu gabeko lanen gainean jartzeko gai izan garelako". "Herriaren ekonomia ulertzeko moduari buelta ematen suposatzen du honek", erantsi du.
Bilbon, 35.000-50.000 emakume batu dira goizeko mobilizazioan eta 60.000 inguru arratsaldean; Gasteizen, 12.000 inguru izan dira; Donostian, 5.000tik gora; eta Iruñean, 13.000.
Halaber, Gipuzkoan, manifestazio jendetsuak egin dituzte Eibarren, Irunen, Tolosan eta Arrasaten. Donostian, berriz, 20 bat emakume Artzain Onaren katedralaren parean bildu dira, gerritik gora biluzik, Jose Ignacio Munilla gotzainak feminismoari buruz egindako adierazpenak salatzeko.
BIDEOA | 60.000 emakume bildu dira Bilboko mobilizazio nagusian:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
(Milaka eta milaka emakume bildu dira Bilboko manifestazioan. Argazkia: EFE)
Hala, milaka emakumek Bilboko kaleak hartu dituzte eguerdian aldarrikapen giroan, eta mugimendu feminista bera ere harritu duen erantzuna jaso du deialdiak.
Bizkaiko hiriburuan hainbat lekutan egin dituzte elkarretaratzeak, baina gehienek bat egin dute Moyuan eguerdian.
Lehenago, beste elkarretaratze handi batzuk ere izan dira Unamuno plazan, Zazpikaleetan eta Arriagan, eta, jarraian, Kale Nagusia hartu dute eta Moyuara joan dira.
Bertan, milaka eta milaka pertsona lurrean eseri dira jai giroan aldarrikapenak oihukatzen. Nonahi ikus zitezkeen jantzi beltzak eta kolore moreko osagarriak.
Mugimendu feministak berak aitortu du espero baino erantzun handiagoa jaso dutela, eta gogorarazi dute kontsumo greba ere egin dutela (Bilbo erdigunean hainbat denda itxi dituzte).
Goizeko manifestazio nagusian 35.000-50.000 emakume batu ostean, iluntzeko mobilizazioan 60.000 lagun inguru bildu dira, Udalak emandako datuen arabera.
The New York Times eta The Guardian hedabideek, besteak beste, Bilboko irudiak erabili dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunari buruz argitaratu dituzten kroniketan.
BIDEOA | Munillaren kontrako oihuak, Donostiako manifestazio jendetsuan:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
(Donostian 5.000 emakumetik gora elkartu dira. Argazkia: EFE)
Mugimendu feministek eta sindikatuek antolatutako mobilizazio ezberdinetan milaka emakumek parte hartu dute gaur Gipuzkoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna eta greba feminista babesteko. Berdintasunaren aldeko festa jendetsua bihurtu da.
Protestarik jendetsuena Donostiako Boulevard zumardian egin dute. Donostiako Asanblada Feministak deitutako bizikleta martxa eguerdi aldera heldu da bertara, eta ehunka emakumek hartu dute parte.
Parte-hartzaileek bizikletak utzi eta bertako errepidea eta pasealekua hartu dituzte. Elkarte, auzoko erakunde, sindikatu, ikastetxe eta lantokietako emakume talde ugarik berehala egin dute bat protestarekin, eta horietariko askok pankarta propioak eraman dituzte.
Denbora gutxian, milaka pertsona (emakumeak gehienbat baina baita gizonak ere) eserialdian batu dira, eta Boulevard osoa itxi dute, aurrekaririk gabeko mobilizazio batean.
Goizeko mobilizazio nagusian 5.000 emakumetik gora elkartu dira, eta iluntzeko manifestazioa ere oso jendetsua izan da. Emakumeak hirigunetik ibili dira, eta Artzain Onaren katedralaren paretik igarotzean, Jose Ignacio Munilla gotzainaren aurkako oihuak egin dituzte manifestariek, asteon feminismoaren aurka egin dituen adierazpenak direla eta.
GASTEIZ | Milaka emakumek egin dute bat greba feministarekin Gasteizen:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Gasteizen oso goizetik hasi dira protestak, eta Ertzaintzak hiru emakume identifikatu ditu goizeko zortziak baino lehenago pankartak jartzen ari zirenean.
Milaka emakumek egin dute bat protestekin geroxeago, eta berdintasuna lortzeko neurriak aldarrikatu dituzte kalejira batekin eta eserialdiarekin.
Gasteizko Mugimendu Feministak deitutako ekitaldia Loma Jeneralaren plazan egin dute eguerdian, eta milaka emakume bertaratu dira eguerdia baino lehenago, eta Andre Maria Zuriaren plaza Zeledonen jaitsieran egoten den moduan egon da, jendez gainezka.
Iluntzeko manifestazio nagusia San Anton plazatik abiatu eta Foru plazan amaitu da. Jendetza bildu denez, Gasteiz erdigunea kolapsatuta egon da mobilizazioak iraun duen bitartean.
Eguerdian 12.000 emakume inguru atera dira kalera, eta 20:00etako manifestazioa are jendetsuagoa izan dela adierazi dute.
BIDEOA | Milaka emakumek Iruñeko Gazteluko plaza bete dute:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
(13.000 emakume inguru bildu dira Iruñeko mobilizazioan. Argazkia: EFE)
Iruñeko Sarasate pasealekuan, Foruen Monumentuaren aurrean, 13.000 lagunek elkarretaratzea egin dute, greba feminista babesteko eta "emakumerik gabe mundurik ez" dagoela azpimarratzeko.
Elkarretaratzean, Martxoak 8 Koordinadora Feministak deituta, gazte, familia, greba egin duten emakume langile, gizon eta adinekoek hartu dute parte.
Manifestariek osagai moreak eraman dituzte: zintak, ileordeak, zapiak, banderak, puxikak, abanikoak... Beste batzuek emakumeen ikurra margotu dute aurpegian.
"Emakume guztiak dugu tokia", "Soldata arrakalarik gabe, indarkeria sexista barik", "Ez dut paradisua behar, justizia eskatzen ari gara", "Iraultza hasi" eta "Batera berdintasuna lortuko dugu" leloak irakur zitezkeen manifestariek zeramatzaten kartel batzuetan, emakumeei elkartasuna adierazteko.
Eguerdiko ekitaldia 15 minutuko batukada batekin hasi da. "Gora borroka feminista" oihukatu dute, bertsoak kantatu dituzte eta behin eta berriro errepikatu dute: "Ez dut ausarta izan nahi, aske bizi nahi dut".
Iluntzeko manifestazioa ere jendetsua izan da, eta milaka emakumek bete egin dute Gazteluko plaza.
BIDEOA | Ehunka emakumek bilkura egin dute Baionako Udaletxearen parean:
Baionak ere bat egin du mobilizazio feministarekin, eta emakumeak kalera atera dira berdintasunaren aldeko aldarria egitera.
(EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko emakumezko legebiltzarkideek greba egin dute. Argazkia: EFE)
Bestalde, dozenaka lagun elkartu dira Nafarroako Parlamentuaren atarian Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Elkarretaratzea 11:00etan egin dute, Gobernuaren kontrolerako saioaren ostean, eta bertan izan dira talde parlamentario guztietako ordezkariak.
Greba feminista Eusko Legebiltzarrean ere ikusi da, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PSE-EEko emakumezko legebiltzarkideek alde egin baitute, eserlekua hutsik utzita.
EAJren eta PPren ordezkariek osoko bilkuran parte hartzea erabaki dute, Barkartxo Tejeria (EAJ) Legebiltzarreko presidente buru. Legealdi honetan, emakumezkoak (40) gizonezkoak (35) baino gehiago dira bertan.
Grebaren jarraipena
Greba deialdia ez da unitarioa izan, eta, ondorioz, lanuzte ezberdinak deitu dituzte martxoaren 8rako. Hego Euskal Herrian, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESKA, Hiru eta EHNE sindikatuek, besteak beste, txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak deitu dituzte: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara.
Bestalde, UGTk eta CCOOk bi orduko lanuzteak bultzatu dituzte: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. CGT eta CNT sindikatuek, ostera, egun osoko greba egitea eskatu dute.
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuen arabera, grebak jarraipen zabala izan du, batez ere emakumezkoak gehiengoa diren sektoreetan.
Leire Txakartegi ELA sindikatuko idazkariaren esanetan, "historikoa" izan da aurtengo martxoaren 8a, eta emakumeei zuzendutako lehen greba izan dela nabarmendu du.
Hezkuntzan, ikastetxeetako jantokietan, zaharren egoitzetan, administrazio publikoan, garbiketa sektorean, kontserba fabriketan, komertzioetan eta komunikabideetan jarraipen zabala izan duela esan du Txakartegik.
Zaloa Ibeas LAB sindikatuko ordezkariak, berriz, erakunde publiko batzuen "hipokrisia" salatu du, "gehiegizko zerbitzu minimoak" ezarri dituztela iritzita.
"Honek guztiak argi erakusten du, adierazpen instituzionaletatik harago, benetako borondate politikoa falta dela gauzak aldatzeko, horiek baitituzte emakumeen egoera aldatzeko tresnak", azaldu du.
Jaurlaritzaren arabera, % 21,92koa izan da jarraipena unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan (gizonezkoak eta emakumezkoak kontuan hartuta) irakasleen eta gainerako langileen artean; haurreskolen kasuan, berriz, % 43,46koa izan da.
Osakidetzan, berriz, profesionalen % 11,8k egin du greba, gizonezkoak eta emakumezkoak zenbatuta.
Bestalde, Espainian 5,3 milioi emakumek egin dituzte lanuzteak, UGTk eta CCOOk jakinarazi dutenez.
BIDEOA | EiTBko langileen manifestazioa Donostian:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Albiste gehiago ekonomia
Lan mahai bat osatu da Barrualde-Galdakao ESIko larrialdi zerbitzuaren egoera bideratzeko
Inplikatutako alderdi guztiek hartuko dute parte, “diskrezioz” lan eginda. Egoerak eztanda egin du, larrialdi zerbitzuetako langileen zati handi bat bajan dagoen garaian, zuzendari medikoak dimisioa eman duenean.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat apaldu du 2026rako hazkunde aurreikuspena eta % 1,7an kokatu du
Industria izango da ziurgabetasunak eta nazioarteko merkataritzaren moteltzeak gehien eragingo duen sektorea, kanpoko lehiak daukan eraginagatik.
Sindikatuek salatu dute Galdakaoko Ospitaleko zuzendaritza duela bi urtetik zela arazoaren jakitun
Galdakaoko larrialdi-zerbitzuetako langileek duela bi urte salatu zuten lan karga handiegia zutela, LAB sindikatuko Jesica Gondraren hitzetan. Adierazi duenez, zuzendaritzak urte biko epean ez du ezer egin baieztatu. Sindikatuen ustez, zuzendaritzak egoera baliatu nahi du langileen irudia zikintzeko, Gernikako larrialdi-zerbitzua gauez itxita.
Barrualde-Galdakao ESIaren zuzendari medikoak dimititu egin du, larrialdi-zerbitzuko langileen bajak direla eta sortutako krisi betean
Langileen batzordea eta zuzendaritza 13:00etan bilduko dira, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko egoera bideratzeko. Bertan, azken asteetan hainbat baja-mediko eta barne mugimenduak pilatu dira.
Auzitegi Gorenak atzera bota du ABRAren helegitea, eta 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura behin betiko baliogabetzea berretsi du
Uste du bederatzi urte hauetan "kalte larria" egin zaiela "Errioxa jatorri-deiturari, haren kideei, markari eta izen onari".
Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira, gutxieneko zerbitzuak betetzeko
Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira gutxieneko zerbitzuak betetzeko. Florida parkeko belarra mozten hasi dira. Belarra mozteko bost makina eta sasiak garbitzeko beste pare bat makinarekin ia hiru hilabetez ukitu gabe egon diren lorategiak zaintzen hasteko agindua jaso dute. Ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak eta justifikazio gabeak direla salatu dute lorezainek.
Hasi da hegaluzearen denboraldia: 8.000 kilo heldu dira Getariako portura
Datozen egunetan olatu handia espero da, euskal arrantzaleek hegaluze asko arrantzatu baitute kostaldetik gertu. Salneurria: 13 euro.
ELAk helegitea jarriko die Gasteizko lorezainei ezarritako gutxieneko zerbitzuei
Sindikatu abertzalearen ustez, "justifikaziorik gabekoak" dira eta "grebarako eskubidea urratzen dute". ELAk salatu duenez, "orain funtsezkotzat jotzen da baldintza prekarioak dituen lan bat".
Ekainaren 25etik eskatu ahal izango dira ibilgailu elektrikoak erosteko 7.000 eurorainoko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzak Moves III 2025 plana martxan jarriko du, 14,9 milioi euroko partida bideratuta, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta autoak eta birkarga-puntuak erosteko dirulaguntzak emateko.
Euskadik Estatuko bigarren soldata-kosturik altuena izan du urteko lehen hiruhilekoan
Euskadin, soldaten kostua 2.543,50 eurokoa izan da lehen hiruhilekoan, eta Espainian, berriz, batez bestekoa 2.290,46 eurokoa.