5.512 langabe gutxiago izan dira 2019an EAEn, eta 356 gehiago Nafarroan
5.512 langabe gutxiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an, eta 356 gehiago Nafarroan, ostiral honetan Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez. Hortaz, urtearen amaieran, 114.162 langabe daude Euskadin, eta 33.198 Nafarroan. 2018ko amaierako datuekin alderatuta, langabeziak % 4,61 egin du behera EAEn, eta % 1,08 hazi da Nafarroan.
Abenduko balantzeari erreparatuta, langabeen kopurua % 0,34 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan hilabete horretan. Guztira, 385 langabe gehiago izan dira EAEn 2019ko abenduan. Nafarroan, aldiz, 782 langabe gehiago izan dira 2019ko azken hilabetean; igoera % 2,41ekoa izan da.
Espainiako Lan Ministerioak jakitera eman duenez, Bizkaian 3.087 langabe gutxiago izan dira 2019an (jaitsiera % 4,53koa izan da); Gipuzkoan, 2018ko amaieran baino 1.355 langabe gutxiago daude (% 4,28 gutxiago); eta Araban, aldiz, 1.070 langabe gutxiago (% 5,41 gutxiago).
Espainiar Estatuan, enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruak % 1,2 egin du behera 2019an; guztira, 38.692 langabe gutxiago izan dira azken urtean. Zazpigarren aldiz egin du behera langabeziak Espainian, baina hazkunderik txikiena da 2013tik, alegia, susperraldia hasi zenetik, Estatuko Gobernuak zehaztu duenez.
Gizarte Segurantzako 18.488 afiliatu gehiago EAEn, 2019an
Bitartean, Gizarte Segurantzako afiliatuen datuak aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko hazkundea % 1,92koa izan da; batezbeste, 18.488 afiliatu gehiago izan dira. Abenduan, 683 afiliatu gehiago izan dira (% 0,07ko igoera da hori).
Hortaz, EAEn, 2019ko amaieran, 980.592 afiliatu daude EAEn, Espainiako Gobernuak adierazi duenez.
Nafarroan, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua % 2,55 igo da 2019an; duela urtebeteko datuekin alderatuta, 7.210 afiliatu gehiago daude. Guztira, 289.851 afiliatu daude Nafarroan; abenduan, beherakada izan da, % 0,47koa.
Estatuan, Gizarte Segurantzaren datuak aztertuta, batez besteko igoera 384.373 afiliatukoa izan da (% 2); 2013tik izandako igoerarik txikiena da hori. Abenduan, 31.659 afiliatu gehiago izan dira (% 0,1eko igoerarekin); 2012tik honako abenduak kontuan izanik (orduan 88.000 afiliatu galdu zituen Gizarte Segurantzak), hau izan da abendurik txarrena.
Urkullu: "Helburua da enplegu gehiago eta hobea sortzen laguntzen jarraitzea"
Datuen berri izan ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du, Twitterren bidez, Euskadik "hamarkadako kopururik altuena" duela 2019ko amaieran Gizarte Segurantzaren datuei dagokienez. Berretsi duenez, Jaurlaritzaren helburua da "enplegu gehiago eta hobea sortzen laguntzen jarraitzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.