Sindikatuek alderdiei eskatu diete sektore publikoko langileen baldintzak Hego Euskal Herrian erabakitzea
ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek alde biko bilerak deitu dituzte astelehen honetan euskal indar politikoekin, EAEk eta Nafarroak sektore publikoko soldatei eta enpleguari buruz erabaki dezaten, Madrilen "betorik" gabe.
Bilera horietan EH Bilduk eta Sumarrek baino ez dute parte hartu. Jeltzaleek uko egin diote joateari, eta Podemosek, PPk eta PSE-EEk "ez dute erantzun ere egin", sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoan adierazi dutenez.
EH Bildurekin eta Sumarrekin izandako bileretan, sindikatuek proposamen bat helarazi diete, Diputatuen Kongresuan zuzenketa moduan aurkezteko. Onartuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroari aukera emango lieke bere langile publikoen baldintzei buruz erabakitzeko, hemengo erakundeetatik funtzionarioen soldatak eta lan-baldintzak finkatuz. Prentsaurrekoan nabarmendu dute 150.000 pertsona baino gehiago ari direla lanean sektore publikoan.
Igor Izagirreren (ELA) arabera, hamarkada bat baino gehiago darama Espainiako Gobernuak aurrekontuen legearen edo antzeko beste lege batzuen bidez sektore publikoetako soldaten eta enpleguaren inguruan erabakitzen. Gauzak horrela, alderdi politikoei eskatu die beto hori normaltzat ez jotzeko eta "euren botoak autogobernua defendatzeko eta Euskadin sektore publikoaren beharrak negoziatzeko" erabiltzeko.
Izagirrek zalantzan jarri du bilerara joan ez diren gainerako alderdi politikoen interesa, baina esan du proposamena bidaliko dietela.
Sindikatuentzat, sektore publikoari buruz erabakitzeko gaitasuna Euskadira eta Nafarroara ekartzean egungo behin-behinekotasunaren % 40a murrizten lagunduko luke, baita pribatizazioak ere, 120.000 lanpostu, gutxi gorabehera. Gainera, soldatak hobetzea earriko luke, "azken hamarkadan % 20 jaitsi baitira".
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Igeregi, ELA: "Absentismoa Euskal Herrian % 0koa da; ez dago absentismorik"
Enpresek ezartzen dituzten lan baldintzek, prebentzio faltak eta osasun publikoaren ahultzeak langileen osasun egoera nabarmen okertu dutela salatu du ELA sindikatuak. Hego Euskal Herrian "absentismoa ehuneko zerokoa" dela esan du Pello Igeregi ELAren Lan Osasuneko arduradunak, eta langileak kriminalizatzea leporatu die Alderdi Popularrari eta Confebaski.
EAEko familien gastua % 7 hazi da, garraioan eta osasunean izandako hazkundearen ondorioz gehienbat
EUSTATen arabera, 2025ean EAEko familiek, batez beste, 38.800 euro gastatu zituzten, eta kopuru horretan etxebizitzak hartu zien gastuaren herena baino gehiago (% 34,5).
Prezioen indizea % 0,8 igo da EAEn eta % 0,4 Nafarroan ekainean
Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) urtearteko tasa % 3,2koa da EAEn (hirugarren hilabetez jarraian), eta % 2,7koa Foru Erkidegoan, Espainiako Institutuak asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.
ELAk eta LABek elikadura-merkataritzako grebak jarraipen zabala duela nabarmendu dute
Sindikatuek salatu dutenez, patronalak eta kate handiek probintzia-hitzarmen propioak edukiz hustu nahi dituzte eta estatu-esparru prekarioagoa inposatu.
Hamar enpresak Tubos Reunidosi buruzko informazioa eskatu dute, konkurtso-administratzaileak jakinarazi duenez
Konkurtso-administratzaileak jakinarazi die Trapagarango lantegiak "azarora arte ekoizpena nahiko ziurtatuta" duela.
Ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuak sortzeko industria-sektorea izango du Euskadik
Proiektuak 71 lanpostu sortuko ditu zuzenean, eta 120 inguru zeharka. Dena ondo bidean, hiru urteren buruan oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatu eta fabrikatutako ontzi elektrikoen belaunaldi berri bat merkaturatuko da nazioartean.
Tubos Reunidoseko lan-egutegiak legezko prozedura jarraitu gabe aldatzen saiatzea salatu du ESK sindikatuak
Horren arabera, altzairutegian aritzen diren beharginek arratsaldez edota gauez bakarrik lan egin beharko lukete. ESK sindikatuak uste du neurri horrek eragin negatiboa izango lukeela kaltetutako langileen atsedenean zein osasunean.
Jaurlaritzak uko egin dio Osasun Kohesiorako Funtsari 51 milioi ordaintzeari, "neurriz kanpoko" kopurua dela iritzita
Alberto Martinez Osasun sailburuak egungo konpentsazio-sistema berrikustea eskatu du. "Arau argiak, babes nahikoa eta irizpide homogeneoak lurralde guztientzat", esan du.
Volkswagenek bere modelo sorta erdira murriztuko du "segmentu errentagarrienetan" kontzentratzeko
Konpainiak neurri sorta bat iragarri du, bere eskaintzaren konplexutasuna % 75 murriztea eta ibilgailuen urteko ekoizpena hamar milioitik bederatzira jaistea aurreikusten duena.
25 urteko langile bat larri zauritu da Azkoienen, eskailera batetik erorita
Baratze batean ari zen lanean, eta erorikoaren ondorioz, buruan kolpe larria hartu du. Helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.