Sindikatuek 138.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldata propioa eskatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek espero dute alderdi politikoek ekimena babestea eta Eusko Legebiltzarrak proposamena urtea amaitu aurretik onartzea.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek 138.495 sinadura aurkeztu dituzte ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean, Euskadiren Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) propioa ezartzea helburu duen Herri Ekimen Legegilea bultzatzeko.
Ekintza LGS propioa sortzeko lehen urratsa da. Sindikatuek espero dute alderdi politikoek ekimena babestea, eta Eusko Legebiltzarrak proposamena urtea amaitu aurretik onartzea.
Halaber, Nafarroako alderdi politikoei eskatu diete Nafarroako Parlamentuan ere halako lege proposamen bat tramitatzeko.
LAB SINDIKATUA
Euskal Herriko langile askoren lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko aukera ireki dugu
"Hilabete gutxian sinadura kopuru oso handia lortu dugu. Gutxieneko soldata propioa ezartzeko eskumena eskuratzeko helburua duen herri-ekimen legegile honen bidez, Euskal Herriko langile askoren lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko aukera ireki dugu", esan du Oihana Lopetegi LAB sindikatuaren kideak.
"Pobrezia murriztu, soldata-arrakalak txikitu eta prekarietateari aurre egiteko proposamena da hau. Gainera, herri honen burujabetzan aurrera egiteko tresna izan daiteke", nabarmendu du LABek.
"Sindikatuok eta langileriak gure ardura bete dugu, eta orain Eusko Legebiltzarrari dagokio berea betetzea. Gutxieneko sinadurak jaso direla egiaztatu ondoren ohiko lege-proposamenak bezala tramitatuko da, eta hortik aurrera alderdi politikoen esku egongo da herri-ekimen legegile hau aurrera eramatea edo ez. Zentzu horretan, legebiltzarreko alderdi politiko guztiak interpelatzen ditugu, herri-ekimen legegile honek bere bidea bururaino egin dezan eta behar duen babesa jaso dezan", nabarmendu dute sindikatuek.
ELA Sindikatua
138.000 arrazoi dira Eusko Legebiltzarrak gutxieneko soldata propioa izateko proposamena Madrilen aurkezteko
Eusko Legebiltzarrean erregistroa egin ondoren, sindikatuek alderdi politiko guztiei eskatu diete gutxieneko soldataren lege-proposamena ahal bezain pronto izapidetu dezatela, eta aldeko botoen bidez Espainiako Kongresuari adieraz diezaiotela euskal gizarteak 138.495 sinadurarekin zer erakutsi duen: gutxieneko soldata propioa izateko borondate irmoa dagoela.
Sinadurak Eusko Legebiltzarrean erregistratu ondoren, mobilizazio fase bati amaiera eman diote sindikatuek, baina iragarri dute udazkenean hurrenog faseari bati ekingo diotela. Helburua izango da langileen indar erakustaldien bidez sinadurek erakutsitako atxikipena instituzio guztietan errespetatu dezaten.
Bestalde, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioen egutegiari heldu dio aste honetan, Eusko Jaurlaritzari gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzeko, "herriaren aldarria baita".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.