Ekonomia
Garraiolari bat hil da Muxikan, makina batek kolpatuta zamatze-lanetan ari zela
Asteazkenean, garraiolari irundarrak lan-istripu larria izan zuen, makina batekin. Larrialdi-zerbitzuek anbulantzia medikalizatuan artatu zuten arren, ordu batzuk geroago hil egin zen, ezbeharrak eragindako zaurien ondorioz.
Mikel Irujo, Nafarroako Industria kontseilaria: "BSHrekiko interesa erakutsi duten sei enpresa daude"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Mikel Irujo Industria kontseilariak baieztatu du BSH enpresaren egoera aztertu nahi duten sei enpresa daudela. Halaber, ziurtatu du informazio guztia langileen batzordeari helaraziko zaiola.
Langabezia-tasa % 7,13ra jaitsi da EAEn eta % 7,88ra igo da Nafarroan, bigarren hiruhilekoan
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, guztira 76.400 pertsona daude lanik gabe EAEn, eta 27.200, Nafarroan.
Repsolek 603 milioi irabazi ditu ekainera arte, %63 gutxiago, testuinguru ekonomikoa eta itzalaldia tarteko
Joan den apirilaren 28ko itzalaldiarekin lotutako erantzukizunak ofizialki zehazten direnean legezko ekintzak abiaraztea ebaluatzen du konpainiak.
Hauek dira CAFen datuak: 22.000 langile mundu osoan
2024an 103 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta eskaera-zorroa 14.695 milioi eurokoa zen. Gaur egun, Marokon, Suedian eta Erresuma Batuan ditu proiektu nagusiak.
Euskadi eta Nafarroa lan-kostu altueneko erkidegoetan bigarren eta hirugarren dira
Lan-kostuen aldakuntzari dagokionez, 2023aren aldean, hazkunderik handienak Extremaduran, Murtzian eta Galizian izan ziren; Euskadin, Andaluzian eta Kanarietan, aldiz, igoera txikiagoa izan zen. Enpresek lan-kostu garestienak dituzten bigarren autonomia Euskadi bada ere, gutxien aldatu dena da
Azkenean CAFen esku geratuko da Belgikako trenbide-sarearekin itxitako 3.500 milioi euroko kontratua
Enpresa gipuzkoarrak Belgikako trenbideetarako bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu zuen zuen otsailean, 1.700 eta 3.500 milioi euro arteko kontratua, baina, egoitza Belgikan duen Alstom konpainia frantziarrak errekurtsoa aurkeztu zuen. Hori aztertu duen erakundeak kontratua atzera botatzeko arrazoirik ikusi ez, eta azkenean CAFek esku geratuko da kontratua.
3.562 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak ekainera arte, % 13,8 gutxiago, aparteko gainbaliorik eza dela eta
Energia-enpresak % 20 hobetu du bere mozkin garbi doitua, eta % 5 handitu du bere Ebitda errepikaria, Estatu Batuetako Sareen negozioaren hazkundeari eta kostuen aintzatespenari esker.
Nafarroako dozena bat udalek eta hainbat elkartek Azantzako aerosorgailuen proiektua errefusatu dute
Aizpunen egindako ekitaldi batean, Mikel Irujo Industria kontseilariak Nafarroako sektore berriztagarriaren egoera azaldu du. Ondoren Udalek euren iritzia azaldu dute ohar baten bidez. Hala ere, eskerrak eman dizkiote kontseilariari bertara hubiltzeagatik, "inguruko biztanleen eskaerak entzun dituelako".
Bizkaian aurkeztutako hamar errenta aitorpenetik zazpik diru-itzulketa jaso dute
Batez beste, 1.201 euro ordaindu zaizkie zergadunei, iaz baino 94 euro gehiago. Ordaindu beharreko aitorpena duten zergadunek, berriz, 2.653 euro ordaindu behar izan dituzte, batez beste.
Turismo-tasari % 100eko hobaria eman edo errekargua ezarri ahal izango diote udalek
Turismo-egonaldien gaineko zergak aplikazio orokorra izango du, espezifikotasun bereziekin (% 100eko hobariak edo errekarguak), udalerrietako ostatu-establezimenduen arabera eta udal-autonomiarako marjinarekin.
Bizkaiko metalgintzako enpresek 1400 lanpostu sortuko dituzte 2025ean, 2024an baino % 2,6 gehiago
Gainera, enpresa metalurgikoek fakturazioa "pixka bat" haziko dela eta eskaera-zorroak mantenduko direla uste dute, merkatua etengabe "hozten" ari dela eta eskaera-maila ohikoa baino baxuagoa dela kontuan hartuta.
Bizkaiko anbulantzien "egoera larria" salatu du ELAk, eta publiko egitea eskatu du lizitazio berriaren aurrean
Sidenor eta Legazpiko Udala zigortu dituzte langile bati amiantoagatik kalte-ordaina ematera
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu enpresaren eta Udalaren helegiteak, eta berretsi egin du 376.305 euroko zigorra amiantoaren eraginpean egoteagatik.
BSHko langileek babesa eman diote zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak lortutako akordioari, aldeko 475 bozkekin
Langileen % 78k bat egin du aurreko ostegunean UGT, CCOO, ATISS eta Solidari sindikatuetako ordezkariek adostu zuten aurreakordiorekin. Horren arabera, 609 lagun kaleratuko dituzte kalteordainekin eta lantegia itxiko dute.
Euskadiko Parke Teknologikoaren etorkizuneko campusa eraikitzen hasi dira Zorrotzaurren: Idom, Mondragon eta abangoardiako enpresak hartuko ditu
Aurreneko eraikina Tarabusi pabiloi zaharraren kokalekuan egongo da, Galletaginen etorbidean. Bilboko Campusean teknologikoki aurreratuak diren hainbat enpresa ezartzea aurreikusten da.
Euskadiko Parke Teknologikoaren lehen harria jarri dute Bilboko Zorrotzaurreko uhartean
Imanol Pradales lehendakaria, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Euskadiko Teknologia Parkeko eraikin nagusi berriaren proiektuaren aurkezpenean izan dira. Teknologia eta enpresa berritzaileak jasoko ditu bertan: besteak beste, Idom, Mondragon Korporazioa, Ikerlan edo eta Vicomtech.
Parte-hartze zabala BSHn, lan-erregulazioko espedientearen aurreakordioaren inguruko bozketan
Eguerdiko 13:00etarako langileen % 80k eman du bozka. Enpresa batzordearen gehiengoak, ELAk eta LABek izan ezik, joan zen asteazkenean lortu zuen aurreakordioa zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte, 655 izan beharrean.
Arabako Ogasunak 181 milioi euro itzuli ditu errentaren kanpainan
Guztira, 200.457 aitorpen egin dira, aurreko ekitaldian baino % 3 gehiago. Datu hori "Arabako ekonomiaren martxa onaren sintoma" da Itziar Gonzalo Ogasun diputatuaren arabera.
Euskadiko hotel-ostatuek duela urtebete baino ia % 10 bidaiari gehiago izan dituzte ekainean
Arlo guztietan gora egin dute ekaineko turismo datuek Euskadin; izan ere, hoteletako gelaren bataz besteko prezioa % 8 garestiago izan da, 138 eurokoa, eta gelen okupazioa, % ia 80koa, % 3 pasatxo altuagoa. Lurraldeka, Gipuzkoan izan du bidaiari-sarrera gorakada handiena, % 11,30, baina hiriburuen artean Bilbon hazi da gehien.