Ekonomia

2026/05/29 - 12:47

Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena.

Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
2026/05/19 - 18:00

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.