Delituek ia % 7 egin dute gora Euskadin urteko lehen seihilekoan
Delituen kopuruak 6,76 % egin du gora urteko lehen sei hilabeteetan Euskadin, 2018ko denbora-tarte berarekin alderatuta. Guztira, 44.814 arau-hauste egin dituzte.
Igoerarik altuena giza hilketa edo erailketa kasuetan izan da, 7 kasurekin eta % 40ko igoerarekin. Familiako tratu txarrek % 34,68 egin dute gora. 800 kasu egon dira. Etxeko eremuko ohiko indarkeriak, aldiz, % 3,5 egin du behera; 1.349 kasu izan dira.
Bestalde, jaitsierarik nabarmenena enpresetan indarra erabiliz egindako lapurretetan izan da, % 27; lehen seihilekoan, 28 lapurreta egin dituzte. Sexu-askatasunaren aurkako delituak ere jaitsi dira, kasu honetan, % 17,8. Ertzaintzak 71 eraso sexualen berri izan du, aurreko urtean baino % 6,6 gutxiago. Horrez gain, sexu-askatasunaren aurkako 178 arau-huste jaso dituzte, hots, % 21,6 gutxiago.
Delitu-egitateei dagokienez, ebasketen kasua esanguratsuena izan da, 14.430 lapurreta egin dituztelako, 510 gehiago. Bestalde, 7.424 maula izan dira, iaz baino % 14 gehiago.
Lurraldez lurralde
EAEn izandako delinkuentziaren gorakada Gipuzkoan bereziki nabaritu da, % 7,9 egin baitu gora. Bizkaian eta Araban, berriz, % 6,7ko eta ia % 4,9ko igoerak jaso dituzte, hurrenez hurren. Gipuzkoan, gainera, lau ebasketa izan dira, bi Bizkaian eta beste bat Araban.
Ertzaintzak 11.881 delitu erregistratu ditu Gipuzkoan, ibilgailuen lapurretek % 60 egin dute gora, eta saltokitan zein eremu itxitan indarra erabiliz egindako lapurretek % 22ko igoera izan dute.
Bizkaian, 26.601 delitu egin dituzte, 2018an baino % 6,7 gehiago. Familiako tratu txarrek % 56 gora egin dute (457 kasu), eta erailketa-saiakuntzak ia % 85eko igoera izan dute; enpresetan indarra erabiliz egindako lapurretek, aldiz, % 44 egin dute behera.
Azkenik, Araban, delituen kopurua 6.332 izan da, iaz baino % 4,9 gehiago. Izan ere, droga-trafikoak % 154 egin du gora, herri-osasunaren aurkako 567 delitu jaso zituzten. Gainera, trastelekuetan edo bestelako etxeko kanpoko ganberetan egindako lapurretek % 57,5 egin dute gora. Sexu-askatasunaren aurkako delituek % 55eko jaitsiera izan dute, 5 eraso (% 58 gutxiago) eta beste 27 arau-hauste (% 54 gutxiago).
Delituak hiriburuetan
Gorakadarik altuena Gasteizen izan da, % 7,23ko igoerarekin eta 1.000 biztanleko 17,3 deliturekin. Guztira, 4.315 jaso dira Arabako hiriburuan. Igoera nabarmenak jaso dira droga-trafikoren (% 133) eta familia eremuko tratu txarren (% 53) kasuetan.
Bilbon, 10.371 delitu egin dituzte, % 5,7 gehiago, 1.000 biztanleko ia 14,6 deliturekin. Kasu horretan, tratu txarrek % 65eko igoera izan dute, eta sexu-askatasunaren aurkako delituek % 26 egin dute behera.
Bukatzeko, Donostian, 2.736 jaso dituzte, 2018an baino % 5 gehiago. Hala ere, hiru hiriburuetako tasarik baxuena da. Beste hiriburuetan ez bezala, sexu-askatasunaren aurkako delituek (% 14) egin dute gora; 9 eraso jaso dituzte, iaz baino % 50 gehiago. Tratu txarrei dagokienez, familiako tratu txarrek % 35 egin dute behera. Dena dela, etxeko eremuko ohiko indarkeriak % 30 egin du gora.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.