Ia milako langara iritsi da koronabirusak EAEn eragindako hildakoen kopurua
Dagoeneko, kopronabirusak ia mila hildako eragin ditu EAEn; izan ere, azken orduetan beste 36 pertsona hil dira, osasun krisia hasi zenetik guztira 992 pertsona hil dira.
Azken orduetako pandemiaren bilakaeraren datu horiekin, 12.089 COVID-19 kasu zenbatu dituzte EAEn, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ostiral honetan emandako datuen arabera.
Kutsatze, ospitaleratze eta okupazioari buruzko datuek hobera egiten jarraitzen dutela azaldu du sailburuak. Horrela, apirilaren 1ekin alderatuta, ospitaleratutakoak % 40 gutxiago dira eta, zainketa intentsiboetako unitateetan daudenak, % 30 gutxiago. 1.679 pertsona zeuden ospitaleratuta orduan, eta gaur, berriz, 980.
Gainera, Arabako Unibertsitate Ospitalean, koronabirusak hasieran gehien zigortu duen ospitalean, "une hauetan gehiago dira COVID-19a ez duten pertsonen ospitaleratzeak COVID-19a dutenenak baino", sailburuak azaldu duenez.
Atzo 3.212 test egin zituzten, orain arteko kopururik handiena, eta horietatik % 10ek bakarrik eman zuten positibo. Hau da, hamar probetatik batek bakarrik izan zuen emaitza positiboa, eta hilaren hasieran, berriz, hamarretik hiruk. Guztira, 48.230 proba egin dituzte.
Bestalde, errekuperatzen diren edo alta ematen zaien pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du eta atzo 6.144 pertsona ziren. 2.053 pertsona sendatu dira eta 4.796 pertsonak jaso dute alta (baliteke pertsona bera bi zerrendetan zenbatuta egotea).
Murgak behin berriro ere bere nahigabea adierazi nahi izan du pandemiaren ondorioz "hiltzen ari diren pertsona guztiengatik eta bakoitzarengatik". Alde horretatik, nabarmendu du egoitzetako egoerak lehentasuna duela: egunez egun ari gara lanean biztanlerian, orokorrean, eta gaixotasun honen aurrean zaurgarrienak diren pertsonen kasuan, bereziki, transmisioa geldiarazteko.
Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, apirilaren 26tik aurrera adingabeen eta behar bereziak dituzten kolektiboen kalera irteera mugatuak proposatuko dizkio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, alarma egoeraren luzapena amaitzen denetik aurrera.
Era berean, saltoki eta negozio txikien irekiera mugatua eta mailakatua prestatzea eta kanpoko jarduera fisikoa banaka baimentzea proposatuko dio Urkulluk.
Bestalde, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Parlamentuan jakitera eman duenez, Foru Erkidegoan 348 pertsona hil dira guztira (ez 338, Ministerioak jakitera eman duenez), beste zortzi pertsona gehiago hil baitira azken 24 ordutan, 4 ospitalean eta 4 ospitaletik kanpo. Guztira, 265 ospitale-eremuan hil dira eta 83 ospitalez kanpoko eremuan.
Bestalde, Nafarroak 85 positibo berri zenbatu ditu, horrela, Foru Erkidegoak 4.433 kasu positibo ditu guztira. Presidenteak emandako datuen arabera, une honetan 460 pertsona daude ingresatuta, eta horietatik 53 zainketa intentsiboetako unitateetan daude.
Apirilaren 6az geroztik zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratu behar izan dituzten 124 pertsonen kopurua mantendu egin da. Era berean, 1.056 alta eman dira ospitalean, horietatik 21 ostiral honetan eta beste 29 joan den ostegunean.
Azkenik, 47 lagun sendatu dira azken egunean, hau da, 892 pertsonak gainditu dute COVID-19a Nafarroan. Chiviteren arabera, koronabirusaren bilakaerari buruzko datuek "baikorrak izateko aukera ematen digute, betiere zuhurtziaz", eta "epidemiaren hedadura mantentzen ari gara, eta osasun sistemak, bai epidemiologiaren aldetik, bai asistentziaren aldetik, zentzuz erantzun du".
Ipar Euskal Herria
COVID-19 gaitzarengatik 18 lagun hil dira Baiona eta Paueko ospitaleetan eta Akitania Berrian 220. Ipar Euskal Herriko egoera zein den zehaztea, berriz, ez da erraza. Agintariek ez dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzko datu ofizialik ematen. Pirinio Atlantikoko eta Akitania Berriko zifrak soilik eskaintzen dituzte.
Franck Dolosor ETBko kazetariak bildutako informazioaren arabera, maiatzaren 11ra arte luzatuko da konfinamendua Ipar Euskal Herrian Frantziako errepublikako presidenteak jakinarazi duenez.
Maiatzaren 11n sintomak dituzten guztiei testak egingo dizkiete eta ordurako herritar bakoitzari maskara bat emanen zaio. Egun horretan eskolak eta haurtzaindegiak irekiko dituzte piskanaka-piskanaka. Jatetxe eta museoek ezin izango dituzte oraindik ateak ireki eta jaialdiek uztail erdira arte zain egon beharko dute.
Azken egunotako zifrak "apur bat desitxuratuta" daude
Espainiak 5.252 koronabirus kasu zenabtu ditu azken 24 orduetan, hau da, atzo baino % 2,8 gehiago, orduan 5.183 positibo izan baitziren, Fernando Simon Osasun Alerta eta Lar rialdiak Koordinatzeko Zentroko (CCAES) zuzendariak prentsaurrekoan jakitera eman duenez.
Osasun Ministerioko adituak zehaztu duenez, azken egunotako zifrak "apur bat desitxuratuta" daude test azkarrak egin dituztelako, horietako batzuk sintomarik gabe. Hala, igoera hori "bi, hiru edo lau egunez" islatuko dela uste du. "Zifrak zuzentzen joan beharko dugu, ahalik eta homogeneoenak izateko", esan du.
Simonen esanetan, positiboen igoera "murrizten joan da" alarma egoera hasi zenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.