15 hildako eta 45 positibo berri EAEn, hildako bat eta 13 positibo Nafarroan
15 pertsona hil dira koronabirusarekin azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 1.418 dira osasun krisia hasi zenetik hildakoak.
Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 45 positibo berri atzeman dituzten PCR probetan (infekzioa aktibo dagoela baieztatzen duen proba). Guztira, 13.156 kasu atzeman dituzte proba horiekin.
Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera, lurraldeka, 8 positibo izan dira Araban, 33 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
"Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak, berriz, 150 izan dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
Test guztien emaitzak batuta, COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.677 da Euskadin, eta horietatik %82,9 sendatuta edo alta emanda daude.
Une honetan 435 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 58 gutxiago), horietatik 361 solairuko geletan eta 74 ZIUn.
Nafarroan 13 kutsatu gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez (% 0,3 gehiago aurreko egunarekin alderatuta), eta pertsona bat hil da koronabirusarekin. Bi pertsona ospitaleratu behar izan zituzten eta 90ek alta jaso zuten.
Pandemia hasi zenetik 5.052 kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez eta eta beste 2.410 kasu antigorputzen test bidez (7 positibo atzoko egunean). Hala, guztira 7.462 kasu izan dira Nafarroan
Bestalde, azken orduetako heriotzarekin, 488 pertsona dira jada hildakoak (kutsatuen % 6,5). Horietatik,% 68,4 (334 pertsona) ospitaleetan hil dira dira, eta % 31,6 (154 pertsona) ospitaleetatik kanpo.
Hildakoen adin-tartea 26 eta 107 urte bitartekoa da, 83 urte da batezbestekoa.
Pandemia hasi zenetik 3.014 pertsona sendatu dira (kutsatuen % 40,4). Une honetan, kasu aktiboak (sendatu ez direnak eta hil ez direnak) 3.960 dira (aurreko egunean baino% 1,93 gutxiago).
Diagnostikatutako 7.462 pertsonetatik,% 51,2 (3.822 pertsona) etxean egon dira, % 1,3 (96) ospitalean,% 0,2 (13) etxeko ospitalizazioan eta % 0,4 (29) zainketa intentsiboetan.
Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalei dagokienez, 17 kasu berri diagnostikatu zituzten atzo. Orain arte, pandemia hasi zenetik 850 profesional kutsatu dira, 15.000 pertsonako kolektiboaren % 5,67 gutxi gorabehera.
Oharra: PCR testak eta test azkarrak batu dira grafikoan
143 hildako Estatuan, martxoaren 18tik izandako kopururik baxuena
143 pertsona hil dira azken 24 orduetan Espainian, martxoaren 18tik izandako kopururik baxuena, hain zuzen ere. Orotara, 26.621 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik.
PCR testen bidez, berriz, 621 kasu berri atzeman dituzte, 224.390 guztira. Kopuru hori ez da behin betikoa, Madrilek ez baitu bere kutsatu berrien daturik eman oraindik, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.
Hamar erkidegotan (Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariak, Kantabria, Gaztela eta Leon, Extremadura, Murtzia, Nafarroa eta Errioxa) eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan ez dute inor ingresatu ZIUetan.
Azken 24 orduetan, gainera, Kanarietan, Kantabrian, Ceutan eta Melillan ez da inor hil koronabirusarekin; eta Aragoin, Galizian, Murtzian eta Nafarroan pertsona bana.
Madril (46 hildako), Katalunia (25) eta Gaztela-Mantxa (21) izan dira hildako gehien izan dituzten erkidegoak.
PCR bidez baieztatutako kasu berriei dagokienez, Madrilgo erkidegoaren datuen faltan, Kataluniak 151 kasu erregistratu ditu, ondoren Gaztela eta Leonek 110 eta Gaztela-Mantxak 65.
Espainia da, oraindik ere, kutsatze gehien izan dituen Europako herrialdea, eta heriotza gehien izan dituen munduko laugarrena, AEBen, Erresuma Batuaren eta Italiaren atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.