10 hildako EAEn eta 1 Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz
Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 10 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte 1.480 hildako zenbatu dira. Horrez gain, 26 kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera (astearteko 00:00ak arte bildutakoak).
Horrela, koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaerak egunotan izandako beheranzko joera eten dute datu horiek; izan ere, hildakoen kopurua 10etik beherakoa izan da aurreko bost egunetan. Osasun Sailak jakitera eman duenez, gaitza atzemateko 6.252 detekzio-proba egin zituzten atzo: 4.203 PCR eta 2.049 test azkar.
Azken orduetan 26 kasu atzeman dituzte EAEn PCR proben bidez (13.435 guztira) eta 112 test azkarren bidez (5.582), Eusko Jaurlaritzaren arabera; beraz, 19.017 kasu baieztatu dira orain arte.
Probintzien arabera, Araban 13 pertsonak eman dute positibo PCR probetan azken 24 orduetan (2.988 guztira), eta Bizkaian 12 kasu atzeman dituzte. Bizkaia da orain arte PCR proben bidez positibo gehien detektatu dituen lurraldea (7.543 guztira).
Gipuzkoan, berriz, kasu bakar bat atzeman dute (2.312 guztira), aurreko bi egunetan PCR bidez kasu berririk baieztatu ez zuten arren. Dena dela, Gipuzkoan zenbatu dira orain arte lurraldeko daturik baxuenak. Horrez gain, EAEn beste 591 kasu positibo atzeman direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, baina horietako bat ere ez azken 24 orduetan.
Osasun arloko krisi hau hasi zenetik, Euskadin 170.517 PCR proba eta 97.786 test azkar egin zaizkie 148.526 pertsonari (paziente askori, ordea, behin baino gehiagotan egin zaizkie probak).
PCR proben bitartez, pertsona batek une horretan bertan birusa duen edo gaixo dagoen jakin daiteke. Test azkarrek, berriz, pertsona bat kutsatuta egon den ala ez jakinarazten dute, baina ez dute zehazten gaixotasuna garatu duen, egun duen edo dagoeneko sendatuta dagoen; izan ere, test azkarrek pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen dituzte, eta, beraz, iraganeko infekzio bat isla dezakete.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken 24 orduetan 301 pertsona sendatu dira (guztira 16.688). Bestalde, EAEn kutsatzeen indizea batetik beherakoa da (0,8). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.
Orain arte, guztira 1.480 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz EAEn (gaixotu diren guztien % 7,8), eta 849 gaixo daude oraindik (% 4,4). Osasun Sailak esanetan, gainera, koronabirusaren eraginez zainketa intentsiboetako unitatean artatu behar izan dituzten pertsonen kopuruak behera egin du, 4 gaixo gutxiago baitituzte. Horrela, gaur egun 41 pertsona daude EAEko zainketa intentsiboetako unitateetan COVID-19arekin lotuta.
Asteartean 3 pertsona ospitaleratu dituzte COVID-19a dela eta, baina Osasun Sailak ez du jakinarazi gaur egun guztira zenbat dauden ospitaleratuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.