Urteko bigarren ilargi-eklipsea ikusteko aukera dago gaur
Gaur, ostirala, 2020ko bigarren ilargi-eklipsea ikusi ahalko da. Zehazki, Europan, Afrikan, Asian eta Ozeanian izango da ikusgai eklipsea, Espainiako Institutu Geografikoak bere webgunean jakinarazi duenez.
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaltzen du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageri da.
Fenomeno atmosferiko horrek bat egiten du udaberriko azken ilargi betearekin, marrubi-ilargia bezala ere ezagutzen dena. Izena, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ipar-ekialdean marrubiak biltzeko denboraldi laburretik dator.
2020an ikus daitekeen bigarren ilargi-eklipsea da. Ildo horretatik, aurten beste bi ilargi-eklipse gehiago ikusi ahalko dira, uztailaren 5ean eta azaroaren 30ean, hain zuzen ere. Lehenengoa, joan den urtarrilaren 10ean izan zen.
Eklipsea 17:48 aldera hasiko da, eta Ozeanian, Asian eta ekialdeko Afrikan izango da ikusgai. Hala, ilargi-eklipsea 21:04an amaitzea espero da, eta Ozeanian (mendebaldean), Asian, Europan, Afrikan eta Hego Amerikako ekialdeko muturrean ikusteko aukera egongo da.
Testuinguru horretan, gaurko eklipsea 21:22 aldera izango da ikusgai gurean, Ilargiaren irteerarekin bat eginez, baina Estatuan, Balear Uharteetatik bakarrik ikusi ahalko da.
Espainiako Institutu Geografikoak argitaratutako mapa honek, ilargi-eklipsea non ikusi ahalko den erakusten du:

Zure interesekoa izan daiteke
Landa ingurua vs hirigune handiak: hirietako bi autoko hiru daude landaguneetan
Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa-ingurunean metropoli-eremuetan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta kasu batzuetan herriko bizilagunen kopurua gainditzen dute.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.
Genero-arrakala, Euskadiko mugikortasunean: Gizonezkoen joan-etorrien % 46k autoa erabiltzen dute eta emakumezkoen % 50 oinez
Eguneroko joan-etorrien % 40 autoz egiten dira. 19 urtetik beherakoak mugikortasun jasangarriaren buru dira, haiek baitira bizikleta eta garraio publikoa gehien erabiltzen dituztenak.
Autoa, Hegoaldean: gero eta zaharragoa, dieselak nagusi jarraitzen du eta elektrikoen presentzia oso txikia da
Euskadiko eta Nafarroako turismoen batez besteko adinak bi urte baino gehiago egin du gora (ibilgailuek 12 urte dituzte, batez beste). Errekuntzakoak (diesela eta gasolina) nagusitzen dira, eta ibilgailu elektrikoen kopurua oso txikia da (% 2tik beherakoa).
Sokamuturra berriro egiteak zatiketa eragin du Eibarren
Eibarren, bigantxak kalera aterako dituzte datorren astean, azken urteetan desagertua zen sokamuturrari berriro helduz. Udalerrian eztabaida erabatekoa da, aldekoen eta kontrakoen artean, eta zatiketa eragin du. Zatiketa horren erantzule egiten dute oposizioko alderdiek alkatea bera.
Sei adingabe artatu dituzte bero-kolpeen ondorioz, AP-68an, Kuartango parean, autobusak matxura izan ondoren
Arazo mekanikoa 13:10 aldera jazo da, ibilgailua Zaragozarantz zihoala, trenbidearen bazterbidean geldirik geratu denean matxura baten ondorioz. Autobusean 60 pertsona inguru zihoazen, gehienak 15 urte inguruko nerabeak.
GIB diagnostiko berantiarren kopurua % 60ra igo da Euskadin
Osasun Sailak uste du HIESaren eta STIen inguruko estigmak diagnostikoa atzeratzen duela eta kutsatzeko arriskua handitzen duela. Osakidetzarekin batera, "Parktikatu sex-carea" kanpaina abiarazi du.
1.778 ikaslek eskatu dute USaPeko euskara azterketa berrikustea
Behin betiko emaitzak datorren astelehenean argitaratuko dira. EHUko errektoreak zehaztu duenez, "ez dute baloraziorik egingo probaren emaitzari buruz"; izan ere, kalifikazioak, une honetan, "behin-behinekoak dira eta berrikuspen prozesuan daude".
Noiz jakingo ditugu USaPeko notak?
Datorren astelehenean, ekainaren 22an, unibertsitatera sartzeko probetako behin betiko notak argitaratuko dira, baina ikasleek azken aukera bat izango dute: azterketak ikustea.