KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

750 COVID-19 kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian

Lurraldeka, 96 kasu atzeman dituzte Araban, 352 Nafarroan, 185 Bizkaian eta 115 Gipuzkoan. Lau lurraldeetan 12.259 PCR proba egin dituzte.
18:00 - 20:00
398 positibo atzeman dira EAEn azken orduetan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 8.649 PCR proba egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik 398 positiboak izan ziren (bezperan 383). Beraz, PCR probetako positibo portzentajeak %5aren azpitik egoten jarraitzen du, MOEk gomendatzen duen bezala. Zehazki, %4,6koa da atzokoa.

Lurraldeka, 96 kasu atzeman dituzte Araban (bezperan 70), 185 Bizkaian (bezperan 159) eta 115 Gipuzkoan (bezperan 141) eta 2 kasu Euskaditik kanpoko pertsonenak izan ziren (bezperan 13).

Ospitaleen egoerari dagokionez, 27 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVIDa dela eta, eta 49 pertsona daude une honetan Zaintza Berezien Unitateetan, atzo baino 3 lagun gehiago.

Herriz herriko informazioa eta RO indizea ez da astelehenera arte eguneratuko.

352 positibo berri eta 18 ospitaleratze Nafarroan

Nafarroako Osasun Kontseilaritzak 352 koronabirus kasu berri baieztatu zituen ostiralean. Gainera, 18 pertsona gehiago ospitaleratu behar izan dituzte Foru Erkidegoan. Ez dute paziente berririk ZIUn, eta ez da hildakorik izan.

Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak zehaztu duenez, 3.610 PCR probaren bidez 352 positibo atzeman dituzte, hau da, % 9,75.

218 paziente artatzen ari dira (atzo baino 5 gutxiago) ospitaleetan, horietako 26 ZIUn, Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Iruñeak eta Iruñerriak positibo berrien % 59 dituzte, ondoren Lizarrak % 12 eta Tuterak % 6. Nafarroako gainerako eskualdeetan positiboen % 23 baieztatu dituzte.

Kutsatu berrien % 25 15-29 adin tartekoak izan ziren atzo; ondoren 45-59 adin tartekoak % 21 eta 30-44 % 19.

14 urtez azpikoen artean % 17 positibo atzeman dituzte eta, azkenik, 60-75 adin tartean % 10 baieztatu dituzte, eta 75 urtez gorakoen artean % 8. Horrela, kutsatu berrien batezbesteko adina 37,4 urtekoa da.

218 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan COVID-19aren eraginez, horietako 26 ZIUn eta 29 etxean. Gainerako 163 pazienteak ospitaleetako logeletan daude.

Guztira, 16.879 pertsona kutsatu zenbatu dituzte Nafarroan, eta 564 hildako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X