Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andoain, Elgoibar, Tolosa eta Villabona eremu laranjara itzuli dira

Bizkaian, eremu berdean zeuden bi udalerrietan (Balmaseda eta Gorliz) egoerak okerrera egin du, eta ezin izan diote maila baxuenari eutsi.
EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.
Argazkia: eitb.eus

Gaur-gaurkoz bost udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Andoain, Elgoibar, Tolosa eta Villabona eremu laranjara itzuli dira.

Gipuzkoan, Aretxabaletak, Beasainek eta Lazkaok dituzte datu okerrenak.

Eremu laranjan daude Andoain, Arrasate, Azpeitia, Elgoibar, Errenteria, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa eta Villabona.

Azkoitia, Astigarraga, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu,eta B Zarautz eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira. 

Eremu berdean daude, ostera, Urnieta eta Usurbil.

Bizkaian, Arrigorriagak eta Bermeok eremu gorrian jarraitzen dute.

Bigarren mailan daude Abanto-Zierbena, Lekeitio eta Ondarroa.

Abadiño, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu horian daude. 

Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.

Arabako datuei dagokienez, Gasteiz da eremu laranjan dagoen bakarra, Agurainek handik ateratzea lortu baitu azken orduetan.

Amurriok eta Laudiok ere kolore horia dute.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV4694. VITORIA, 09/06/2026.- El Lehendakari Imanol Pradales tras presenta el programa del Año Conmemorativo del 90 Aniversario del Gobierno Vasco que se ha celebrado este martes en el Palacio de Ajurienea.Euskadi conmemorará el 90 aniversario del primer Gobierno Vasco con más de 40 actos de toda índole y la declaración como festivo del 7 de octubre de 2027 en recuerdo de la constitución en 1936 del Gobierno presidido por el lehendakari José Antonio Agirre en la Casa de Juntas de Gernika (Bizkaia). EFE/Adrián Ruiz-Hierro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urriaren 7a jaieguna izango da 2027an, lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren omenez

Urteurrena oroitzeko 40 ekimen baino gehiagoko agenda antolatu du Jaurlaritzak eta, besteak beste, solasaldiak, erakusketak, kultur eta kirol ekitaldiak egingo dira urte osoan zehar. Horien bidez, Agirre lehendakariaren eta bere lantaldearen ondarea gogoraraziko da eta Gobernu haren sorreraren oinarri izan ziren demokrazia, askatasuna eta justizia sozialaren balioak etorkizunerantz proiektatuko dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X