658 covid-19 kasu berri zenbatu dira EAEn azken orduotan
Koronabirus proba diagnostikoen positibo tasa zertxobait murriztu zen ostiralean: aurreko egunean baino bi hamarren (% 7,1) jatsi eta % 6,9an kokatu zen. Hala ere, kutsatu berrien kopuruak gora egin du EAEn; izan ere, 658 positibo berri baieztatu dituzte, azken zenbaketan baino 123 gehiago.
Kasu kopururik handiena Bizkaian atzeman dute, 354 (ostegunean baino 71 gehiago), hain zuzen ere. Gipuzkoan 203 positibo berri zenbatu dituzte (aurreko egunean baino 33 gehiago) eta Araban 95 (22 gehiago). Era berean, beste erkidego batzuetako pertsonen artean sei positibo baieztatu dituzte.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 63 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, aurreko egunean baino 17 gehiago, eta ZIUetan 75 paziente daude covid-19aren ondorioz, lau gehiago.
Oraingoz, neurri murriztaile berririk ez
Bestalde, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoa astelehenean bilduko da berriro, koronabirusaren pandemia Euskal Autonomia Erkidegoan izaten ari den bilakaera aztertzeko.
Ostiralean hitzordua izan zuen LABIren batzorde teknikoak, baina ez zuen neurri berririk proposatu. Astelehenean jakingo da, beraz, EAEn covid-19aren aurka indarrean dauden neurriak zorroztuko dituzten ala ez.
Aurreratu zuten bakarra da gaur egungo datuak "kezkagarriak" direla. "Goranzko joera hartu dute, eta nahiz eta bilakaera geldoa izan, egoera arduratzeko modukoa da", esan zuten.
Lau adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan
Azken orduetan lau adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan covid-19aren ondorioz. 244 kutsatu daude lurraldeko zentroetan; aurreko balantzean 291 ziren.
Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ostiralean 150 positibo (15 gutxiago) baieztatu zituzten Bizkaiko egoitzetan, eta 25 adineko ospitaleratu behar izan dituzte gaixotasunaren ondorioz, aurreko balantzean baino bat gutxiago. 2.594 adineko, aldiz, sendatu dira.
Bestalde, egoitzetako 137 langilek eritasuna dute, eta beste 95 bakarturik daude, baina gaixotasuna baieztatu barik.
Bederatzi zentrok covid kasuak dituzte: Truiondo-Zamudio (36), Txurdinagabarri-Bilbo (32), Arandia-Arrigorriaga (27), Anai Cantero I-Bilbo (17), Bilbozar-Bilbo (14), IFAS-Gallarta (9), Arratiako Egoitza-Dima (8), Indautxu Gurena-Bilbo (6) eta Artibai-Ondarroa (1).
Nafarroa
160 koronabirus kasu berri zenbatu zituzten atzo Nafarroan, bezperan baino 14 gehiago, Foru Gobernuak zabaldutako behin behineko datuen arabera.
Denera, covid-19a atzemateko 2.960 proba egin ziren, 1.860 PCR eta 1.100 test antigeno, eta positibo tasa % 5,4koa izan zen; osteguneko datuarekin alderatuta, beraz, 1,3 puntu jaitsi da tasa.
Ostegunean zazpi pertsona ospitaleratu zituzten covid-19arekin Nafarroako erietxeetan, horietako bat ZIUn.
Eskualdeka, Iruñerria da positibo gehien dituena azken orduotan, zenbatutako kopuru osoaren % 61. Tutera inguruko bizilagunak kutsatuen % 13 dira, eta Lizarraldekoak % 7.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.