Positibotasuna % 5era jaitsi da eta heriotzak jaitsi dira, 36 astebetean
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, 36 pertsona gehiago hil dira azken astean Euskadin, aurreko astean baino 21 pertsona gutxiago. Positibo berriek beherakada nabarmena izan dute, 735 kasu berri izan baitira, baita positibotasun tasa ere, ia bi puntu jaitsi baita.
Hala ere, koronabirusaren intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du eta 14 egunetan 100.000 biztanleko 336,68 kasu izatera iritsi da, asteleheneko 326,77 kasuen gainetik. Igoera hori hiru lurraldeetan erregistratu da: 335 Bizkaian (321,66 astelehenean), 331,87 Gipuzkoan (327,71 astelehenean) eta 323,73 Araban (315,86 astelehenean).
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 14.649 proba egin zituzten astearte honetan, aurreko egunean baino 2.411 gehiago, eta horietatik 735ek eman zuten positibo, % 5eko kutsatze-tasarekin. Atzemandako kasu berriek eta positibotasun-indizeak hobera egin dute asteleheneko datuekin alderatuta, orduan 817 kutsatze berri izan baitziren, kopuru altuena azaroaren 20tik, eta % 6,7ko tasa.
R0 kopurua egonkor mantendu da eta 1,24an kokatu da (1,25 astelehenean), baina ospitaleen egoerak okerrera egin du; izan ere, 50 gaixo gehiago daude ospitaleratuta astearte honetan, 355 gaixo daude gela arruntetan, astelehenean baino hamar gehiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan hiru gaixo larri gehiago daude, guztira 78.
Bestalde, Osasun Sailak jakitera eman duenez, urtarrilaren 4tik 10era bitarteko astean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke 36 heriotza izan direla Euskadin zuzeneko kausa gisa, hau da, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitarteko astean baino 21 gutxiago.
Positibo berri gehienak Bizkaian erregistratu dituzte berriro, 370 kutsatze berri (astelehenean baino 122 gutxiago), ondoren Gipuzkoan, 237 (aurreko egunean baino 18 gehiago), eta Araban, 114 (astelehenean baino 22 gehiago). Gainera, 14 kasu detektatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean, aurreko eguneko berberak.
100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten udalerriei dagokienez, Lazkao (408,35) atera da zerrenda horretatik, eta Andoain, Beasain, Villabona eta Zumaia gipuzkoarrak eremu gorrian jarraitzen dute; Agurain arabarra eta Zornotza, Bermeo, Lekeitio eta Muskiz bizkaitarrak zerrenda horretan daude.
Muskizen, 93 erabiltzaileri eragiten dien agerraldi bat atzeman dute, eta intzidentzia-tasak 1.002,81 kasura igaro da. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak asteazken honetan adierazi duenez, Muskizko egoitzan atzemandako covid-19aren agerraldia "lezio bat" da, eta ohartarazi du ezin garela "lasaitu", baizik eta "arreta handiz lan egiten jarraitu".
Positiboek gora egin dute Zamudioko egoitzan
Bestalde, Zamudioko Truiondo egoitzan egindako PCR proben azken baheketak 90raino igo du langile eta egoiliar kutsatuen kopuruak, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Azken probek (atzo egin zituzten) beste 22 erabiltzaileren kutsatzeak atzeman zituzten, eta, egun batzuk lehenago gaixorik zeuden 37 pertsonei eta kutsatuta zeuden 31 langileei gehituta, 90 pertsona kutsatu ziren Truiondon.
Hori horrela, joan den gauerditik ezin da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean mugitu, salbuespenak salbuespen, LABIk 2021eko urtarrilaren 11n hartutako neurri murriztaile berriak direla eta.
Halaber, ostegun honetan emango dute ezagutzera eremu gorrian daudelako itxiera perimetrala ezarriko zaien udalerrien zerrenda (14 egunean 100.000 biztanleko 500 kasutik gorako tasa duten herriena). Astelehenetan eta ostegunetan jakinaraziko dute itxi beharreko herrien zerrenda.
Nafarroa
Atzo 183 positibo eman atzeman zituzten Foru Erkidegoan, eta positibotasunak gora egin du, % 7,5ean kokatu baita.
Bestalde, Osasun Ministerioak jakinarazi du beste 38.869 positibo izan direla azken orduetan Espainian. Hortaz, pandemia hasi zenetik 2.176.089 pertsona kutsatu eta 52.878 hil dira. Atzo 195 heriotza izan ziren. 100.000 biztanleko kutsatze-tasa, berriz, 492koa da, azaroan izandakoaren antzekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.