Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neurriak ez betetzea "arduragabea" dela esan du Erkorekak: "Bizitza dugu jokoan"

Segurtasun sailburuak asteburuko "gizalegearen kontrako ekintzak" kritikatu ditu, eta ohartarazi du "osasun araudia zorrozki betetzen" dela zaintzen jarraituko duela Ertzaintzak.
Josu Erkoreka.
Josu Erkoreka. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak asteburu honetan osasun murrizketak bete ez dituztenen "gizalegearen kontrako ekintzak" kritikatu ditu, eta ohartarazi du: "Neurriak ez betetzea arduragabea da; bizitza dugu jokoan".

Ertzaintzak 18 pertsona atxilotu ditu larunbatean eta igande goizaldean, botiloietan, legez kontrako festetan eta istiluetan, eta 735 zigor proposamen jarri ditu covid-19aren kontrako neurriak ez betetzeagatik.

Asteburu honetako bi gauetan 1.000 pertsonatik gora identifikatu dituela deitoratu du sailburuak sare sozialetan.

"Eusko Jaurlaritzak osasun adituekin batera koronabirusa ez hedatzeko diseinatu dituen arauak ez betetzea arduragabea da. Arduraz eta errespetuz jokatzen ari den gizartearen gehiengoari egiten dio kalte", idatzi du Erkorekak.

"Bizitza dugu jokoan, batez ere arrisku taldekoena. Gizarte heldu batek ezin ditu mota honetako gizalegearen kontrako ekintzak onartu. Ertzaintzak osasun araudia zorrozki betetzen dela zaintzen jarraituko du, guztiok babesteko", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X