EAEk 1.020 positibo berri atzeman ditu, baina intzidentzia metatuak hobera egin du
Covid-19aren pandemiak 1.020 positibo berri utzi ditu azken orduetan, aurreko egunean baino 37 gutxiago, eta 100.000 biztanleko 14 egunetan metatutako intzidentzia zertxobait hobetu da. Positibotasun tasa igo da, baina ospitaleko presioa apur bat arindu da, ospitaleratuta dauden gaixoen kopurua eta ospitaleratze berriak jaitsi egin baitira.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 15.083 proba egin zituzten asteazken honetan (aurreko egunean baino 1.509 gutxiago), eta horietatik 1.020k positibo eman zuten; kutsatze tasa % 6,8ko izan zen, eta, asteartean, % 6,8koa.
Positibo berri gehienak Bizkaian erregistratu dituzte berriro, baina beherakada izan da: 544 kutsatze berri izan dituzte, aurreko egunean baino bederatzi gutxiago; Gipuzkoan, berriz, 320 positibo berri (aurreko egunean baino 13 gutxiago) eta Araban 144 kasu berri, asteartean baino 19 gutxiago.
Ospitaleko presioa arindu egin da aurreko egunekin alderatuta; izan ere, asteazken honetan 729 pertsona zeuden ospitaleratuta, asteartean baino 17 gutxiago. Zainketa intentsiboetako unitateetan 156 gaixo larri zeuden (bat gehiago) eta gela arruntetan, non 84 ospitaleratze berri egon ziren (14 gutxiago), 573 gaixo daude, hau da, aurreko egunean baino 18 gutxiago.
Hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak bilakaera positiboa izan du: astearteko 100.000 biztanleko 668,4 kasutik asteazkeneko 664,1era igaro da.
Adierazle hori jaitsi egin da Bizkaian (709,8tik 703ra) eta Araban (663,2tik 653,5era). Gipuzkoan, ordea, intzidentzia metatua 584,2 kasutik 587,1era igo da.
Hiru hiriburuetan hobetu egin dira intzidentzia-tasa metatuak. Bilbon, 809 kasutik 798,2ra igaro da; Gasteizen, 678,7tik 669,1era; eta Donostian, 572,4tik 545,9ra. Jaitsiera hori gorabehera, ostalaritza itxita egongo da, gutxienez, astelehenera arte, gune gorrian jarraitzen baitute.
Adinaren arabera, 40 eta 64 urte bitarteko pertsonak kutsatu dira gehien (365 positibo berri), eta, ondoren, 19 eta 39 urte bitartekoek (257 kasu) eta 18 urtetik beherakoek (235 kasu berri). 65 urtetik gorakoek 163 kasu zenbatu dituzte, eta horietatik 52, 80 urtetik gorako pertsonei dagozkie.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatu handiena 18 urtetik beherako biztanleen artean dago (837,67), eta txikiena 65 eta 79 urte bitartekoen artean (470,82).
Beste datu positibo bat da oinarrizko ugalketa kopuruak, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duenak, berriro behera egin zuela atzo eta 0,95ean kokatu zela (0,99 aurreko egunean). Adierazle hori, positibotasun tasarekin eta zainketa intentsiboetako unitateetako okupazioarekin batera, pandemiaren hedapenaren kontrol-maila zehazten dutenetako bat da.
Pandemiak ikastetxeetan izango duen eraginari dagokionez, ostegun honetan Gasteizko Judimendi haur eta lehen hezkuntzako zentroak itxita jarraituko du; 180 ikasle inguruk ikasten dute bertan, eta agerraldi bat egon da, gutxienez 22 positiborekin.
Gainera, handitu egin da EAEko hezkuntza-sarean covidak duen eragina; izan ere, 233 gela itxita daude koronabirus kasuengatik, atzo baino 30 gehiago, hau da, bi urtetik unibertsitatez kanpoko 17.554 eskolen % 1,33.
Koronabirus kasuren bat izan duten ikastetxeen kopuruak ere gora egin du atzokoarekin alderatuta, 121etik 129ra pasa baitira.
Erresidentziak
Beste hiru erabiltzaile hil dira covid-19arekin azken orduetan Bizkaiko adinekoen egoitzetan, eta, ondorioz, 196 pertsona hil dira zentro horietan pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik.
Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan emandako datuen arabera, atzo 80 erabiltzaile zeuden egoitzetan positibo emanda, duela bi egun baino hamahiru gutxiago.
Gainera, covid-19aren ondorioz ospitaleratutako erabiltzaileak 40 ziren, aurreko txostenean- baino bi gutxiago.
Halaber, erresidentzietako 179 langile zeuden kutsatuta, duela bi egun baino zazpi gehiago; eta 73 langile, hiru gutxiago, isolamenduan zeuden, baina covid-19ren baieztapenik gabe.
Gaur egun, 13 zentrotan daude kutsatutakoak: Santamariñe-Urduliz (14), Calzada-Gernika (13), Misericordia-Bilbo (10), Truiuondo-Zamudio (9), Caser Artxanda-Bilbo (7), San Roke-Markina (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (4), Arratiako Egoitza-Dima (4), San Miguel-Basauri (4), Indautxu Gurena-Bilbo (2), Leon Trucios-Balmaseda (2), Beato Domingo Iturrate-Getxo (2) eta Caser Txurdinaga-Bilbo (2).
Halaber, Birjinetxeko unitate soziosanitarioak 66 pertsona hartzen ditu. Horietatik 44 egoitzetako erabiltzaileak dira, eta 22, berriz, zaurgarritasun egoeran daude, eta berrogeialdia egiten ari dira ospitaleratu ondoren.
Era berean, koronabirusak eragindako infekzio kasuak artatzeko Unbeko unitate soziosanitarioan 23 pertsona daude. Horietatik 10 dira erresidentzietako erabiltzaileak, 13 hauskortasun egoeran dauden pertsonak.
Bestalde, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan ez da kutsaturik eta heriotzarik izan. Gainera, zortzi erabiltzailek gaixotasuna gainditu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gaur egun, adinekoen egoitzetako 24 erabiltzaile daude ospitaleratuta Eibarren eta Ordizian. Gainera, bigarren olatua hasi zenetik, abuztuaren 11tik, 644 pertsona sendatu eta 153 hil dira.
Une honetan, positibo aktiboak 31 dira. Uztailetik 97.938 PCR proba egin dituzte, horietatik 6.828 azken astean.
Nafarroa
Covid-19 kasuak 200eko langatik behera egon dira azken bost egunotan Nafarroan, baina asteazkenen honetan joera hori hautsi, eta gorantz egin dute: 229 atzeman dituzte, hau da, % 6ko positibotasun tasa izan dute Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Espainiako Estatuan, erkidegoek 29.960 koronabirus kasu berri jakinarazi dizkiote Osasun Ministerioari ostegun honetan; horietatik 11.388 azken 24 orduetan diagnostikatu dituzte, eta 12.544 asteazkenean. Covid-19aren pandemia hasi zenetik kutsatutako pertsonen kopuru orokorra 2.913.425ekoa da.
Bestalde, Estatuan azken 14 egunetan kutsatutakoen batez besteko intzidentziak behera egiten jarraitzen du, 100.000 biztanleko 783,25 kasu izan baitira, Carolina Dariasek zuzendutako sailak asteazkenean jakinarazitako 815,82 kasuen aldean.
Covid-19ak hildako pertsonen kasuan, 432 gehiago izan dira, horietatik 1.883 azken astean. Hori dela eta, Espainiako Estatuan guztira 60.802 pertsona hil dira koronabirusak jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.