R0ak gora egin du berriro Euskadin, positibo berri gutxiago erregistratu arren
EAEn, 303 kasu berri atzeman dira azken orduetan, aurreko egunean baino 34 gutxiago. Hala ere, oinarrizko ugalketa-kopuruak, gaixo batek zenbat pertsona infektatu ditzakeen adierazten duenak, okerrera egin du, ostiralean 0,84ean baitzegoen eta atzo, igandean, 0,86an.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua (336,36) murriztu egin da Euskadin, eta 14 puntu jaitsi da larunbatetik (350,82). Gainera, ostiralean, Gipuzkoa 300 kasutik behera (260,1) zegoen; ondorioz, neurri murriztaile batzuk berrikusi behar izatetik at geratu da.
Zehazki, 300 kasu horietatik behera, Eusko Jaurlaritzaren Bizi Berri III Planak udalerrien eta lurralde historikoen konfinamendu perimetrala amaitzea aurreikusten du, eta gauza bera egitea baloratzen du Euskadira sartzeko eta bertatik irteteko debekuarekin. Bestalde, tasa hori murrizteak aukera ematen du bilera bakoitzeko gehienezko pertsona-kopurua 4tik 6ra igotzeko.
Bi astean metatutako intzidentziak hobera egin du Araban ere, 300 kasutik jaistear baitago; zehazki, atzo 305,2ko intzidentzia metatua izan zuen; Bizkaian, berriz, tasa altuagoa da (383,6), baina bilakaera positiboa izan du.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, 6.646 test diagnostiko egin dira igandean, aurreko eguneko 6.295 testen gainetik: 46 positibo Araban, 166 Bizkaian, 85 Gipuzkoan eta sei Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Osasun Sailaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, joan den egunean 6.646 test diagnostiko egin zituzten: Araban 46 positibo, Bizkaian 166 eta Gipuzkoan 85.
Urtarrilaren 1etik izan den daturik baxuena (303 kasu) erregistratu da azken orduetan, eta positibo tasa % 4,6koa izan da, larunbatean baino zortzi hamarren txikiagoa.
Ospitaleko egoerari dagokionez, asteburuan zehar igo egin da ospitaleratutako covid gaixoen kopurua (522 ostiralean, 530 larunbatean eta 541 igandean), baina jaitsi egin dira ospitaleratzeak: 53 ostiralean, 36 larunbatean eta 27 atzo. Zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixo larrienak egonkor mantendu dira asteburuan zehar; izan ere, ostiralean 146 ziren, larunbatean 144 eta igandean 145.
Eremu gorrian dauden udalerriei dagokienez, joan den ostegunean 20 izatetik 13 izatera jaitsi dira. Horietatik, zortzik 5.000 biztanle baino gehiago dituzte -Osasun Sailaren aurreko ebazpeneko 11 udalerrien aldean-, eta bostek 5.000 biztanle baino gutxiago -ostegunean baino lau gutxiago dira-.
Nafarroak bezperako datuak errepikatu ditu, eta 57 positibo izan ditu igande honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera. Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua 50.835 kasukoa da Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.