Pandemiak 157.000 kutsatu eta ia 4.000 hildako utzi ditu urtebetean, Euskadin
Covid-19a ofizialki 2020ko otsailaren 28an heldu zen Euskal Autonomia Erkidegora. Eusko Jaurlaritzak aurreneko bi kasuak baieztatu zituen orduan, eta urtebete geroago ia 157.000 kutsatu eta 3.797 hildako utzi ditu Euskadin.
Hala ere, koronabirusa lehenago iritsi zen erkidegora, baina aurreneko positiboen berri otsailaren 28an eman zuten. Data horretatik aitzinera denak okerrera egin zuen, itxialdia eta murrizketak ezarri zituzten. Orain itxaropenak txertaketa prozesua lehenbailehen aurrera eramatean jarrita daude, normaltasunera itzultzeko.
Aurreneko bi kasuak Milanera bidaia egin zuen emakume gipuzkoar bat eta egun batzuk lehenago Andaluziara joan zen Txagorritxu Ospitaleko erizain bat izan ziren.
Azken kasuarekin lotuta, agerraldi garrantzitsu bat izan zen Txagorritxuko Ospitalearen langileen artean, Espainiako Estatuan lehenetarikoa.
Heriotzak egun batzuk geroago gertatu ziren. Martxoaren 4an lehenengoa baieztatu zuten. 82 urteko paziente bizkaitar batek ez zuen infekzioa gainditu; aldez aurretik patologia anitz zituen. Espainiako Estatuan ofizialki gertatu zen bigarren heriotza izan zen.
Egoera kezkagarria
Urtebete geroago egoerak kezkagarria jarraitzen du izaten, baina pandemiaren bilakaera neurtzeko erabiltzen diren adierazleak hobetzen ari dira.
Azken 14 egunetako intzidentzia 100.000 biztanleko 300era jaitsi zen asteazkenean, eta positibotasun tasak egunak daramatza % 5aren azpitik. Gauzak horrela, transmisio komunitarioa kontrolpean dagoela diote datuek.
2020ko otsailaren 28tik 2021eko otsailaren 24ra, positiboen eta heriotzen berri eman duten azken egunaren arabera, 156 745 kutsatu, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren % 7a, eta 3797 hildako zenbatu dituzte erakundeek.
Kutsatuen % 53,1 emakumezkoak izan dira, eta % 46,9 gizonezkoak.
Bestalde, 0-9 adin tartean hildako bakarra izan da; 10-19 adin tartean, ostera, ez da heriotzarik izan, eta 20-29 tartean hiru pertsona hil dira.
Gainerako adin tarteetan heriotza kopuruak gora egiten du. Horrela, 30-39 urte arteko 11 pertsona hil ditu koronabirusak, 32 (40-49), 80 (50-59) eta 271 (60-69).
70-79 adin tartean 684 dira hildakoak, eta 80 eta 89 urte arteko pertsonen artean kopuruak izugarri gora egiten du: 1.597. Gauza bera gertatzen da 90 urtez gorakoekin: 1.101 heriotza.
Txerto eskasia
Biztanleriaren portzentaje handi bat txertatzeko hilabeteak beharko dira oraindik. Prozesu motela ari da izaten, dosien eskasiagatik.
Azken datu ofizialen arabera, 45.866 pertsonak bi dosiak hartu dituzte, gehienak egoitzetako adinekoak eta profesionalak, eta Osakidetzako osasun-langileak, EAEko biztanleriaren % 2 soilik.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.