Apur bat jaitsi dira positibo berriak eta intzidentzia-tasa metatua Euskadin
Euskadin covid-19aren 331 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino bederatzi gutxiago, eta intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, 233,30era iritsi arte.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken datuen arabera, 9.409 test diagnostiko egin dituzte asteazken honetan, aurreko egunean baino gehiago (8.213). Horrela, positibo tasa puntu erdi baino gehiago murriztu da, % 3,5era, duela bi hilabete eta erditik izan den ehunekorik txikienera; pandemiaren bilakaera neurtzen duten gainerako adierazleek egonkor edo beheranzko joeran jarraitzen dute.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian gora egin dute kasuek (216), eta Gipuzkoan eta Araban, berriz, behera, 93 eta 66 kasu atzeman baitira, hurrenez hurren. Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean lau kasu zenbatu dituzte.
Bi asteko intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 233,30ean dago; astearteko datuarekin alderatuz, hamar puntu (243,85) txikitu da. Beheranzko joera mantendu egin da lurralde guztietan, Bizkaia buru dela (259); ondoren Araba (246,21 kasu 100.000 biztanleko) eta Gipuzkoa (178,91) daude.
Presio asistentziala apur bat txikiagoa izan da azken orduetan. Nahiz eta azken egunean 45 gaixo ospitaleratu dituzten gela arruntetan (aurreko eguneko kopuru bera), aurreko egunean baino bost gaixo gutxiago daude orotara Euskadiko ospitaleetako gela arruntetan, 262, hain zuzen.
Bestalde, zainketa intentsiboetako unitatean dauden gaixoak 124ra jaitsi dira; asteartean baino bi gutxiago. Guztira, 386 pertsona daude EAEko ospitaleetan, asteartean baino zazpi gutxiago.
Oinarrizko birsorkuntza-tasa (R0), gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, 0,88koa da, aurreko egunean bezala. Indize horrek behera egin du Araban (1etik 0,90era) eta Gipuzkoan (0,93tik 0,91ra), eta gora Bizkaian (0,83tik 0,87ra).
500 kasutik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei dagokienez, Bizkaian Derio bakarrik dago egoera horretan, Santurtzi eremu gorritik atera ondoren.
Gipuzkoan, Oñatik 500 kasutik gora jarraitzen du, eta Aretxabaletak 522,6ra igo du intzidentzia.
Eskoletako egoera
80 ikasgela itxi dituzte ostegun honetan Euskadin, covid-19aren kasuren bat atzeman ostean; hau da, asteazkenean baino sei gutxiago eta ikasturte honetan dauden ikasgelen % 0,46.
Hezkuntza Sailaren datuen arabera, 51 ikastetxek dute klaseren bat itxita, joan den asteazkenean baino bat gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.