Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok eta Gipuzkoak gorri kolorea hartu dute

Gainera, Astigarraga, Errenteria eta Zarautz ere eremu larrienean sartu dira. Arabako lurraldea, berriz, atera egin da, eta laranja da orain.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
OHARRA: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrien egoera epidemiologikoari buruzko zerrenda hau egunero argitaratzen da, baina ez da perimetralki itxita egongo diren herrien eta hirien zerrenda. 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriei buruzko ebazpena astelehenetan argitaratzen du Eusko Jaurlaritzak, eta neurri murriztaileak biharamunean sartzen dira indarrean.

Egoera epidemiologikoaren bilakaera ez da aldatu, eta larritzen jarraitzen du. Gaurkoan Bilbo, Astigarraga, Errenteria, Zarautz eta Gipuzkoa izan dira eremu larrienean, gorrian, sartu direnak, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Horrenbestez, 21 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Gasteiz (Araba); Bilbo, Ermua, Markina eta Ondarroa (Bizkaia), eta Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urretxu, Zarautz eta Zumarraga (Gipuzkoa).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

21.000 etxebizitza egingo dituzte Gasteizen, eta zabalkundea hiriaren erdigunean izango da

HAPO berrian, etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak emango dira eta beheko solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko atea ireki da, betiere bizigarritasun-baldintza zorrotzak betetzen badituzte. Gainera, besteak beste, Europa Jauregia eta Hornidura Merkatuaren eraikinen goiko solairuetan ostalaritzarako establezimenduak ezartzea ahalbidetuko da eta industrialdeetako arauak malgutuko dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X