70 eta 79 urte bitarteko pertsonak txertatzen hasiko da Osakidetza
Osakidetzak beste bi kolektiboren txertaketa hasiko du: arrisku handiko taldeak eta 70 eta 79 urte bitarteko pertsonak, Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakitera eman duenez.
Horrela, larunbata eta igandea bitartean, peritoneo-dialisian dauden edo transplantea izan duten pertsona guztiei emango zaie txertoa, adina gorabehera. Hemodialisian dauden pertsonei Osakidetzako hemodialisi-unitatean jarriko zaie txertoa, datorren astetik aurrera.
Lehentasuna 80 urtetik gorakoen txertaketarekin amaitzea izango da, baina, erabilgarri geratzen diren txertoen arabera, asteburu honetan 70 eta 79 urte bitartekoei ere hasiko zaie hitzordua ematen, eta nagusienekin hasiko da (1942an eta 1943an jaiotakoak).
Hitzordua honela emango zaie: Osakidetzak SMSa bidaliko die eta, hartan, web bidezko hitzorduaren zerbitzura sartzeko esteka izango dute.OTI txartelaren zenbakia, lehen abizena eta jaiotza-data sartu beharko dituzte, eta txertoa jartzeko egun eta orduak eskainiko zaizkie, zuzenean.
Baliteke SMSa beste partikular baten telefonora iristea, hori delako Osakidetzarekin beste kontu batzuetan erabiltzen duten ohiko kontaktua. Errakuntzarik egon ez dadin, testu-mezuan mezuaren hartzaile den pertsonaren jaiotza-data eta generoa zehaztuko dira.
Baliteke pertsona batzuekin telefonoz harremanetan jartzea, agendetan hutsuneak bete behar badira.
Web bidezko hitzordua zabalik egongo da, betiere txertoak badaude erabilgarri. Txertoak agortzen direnean, mesedez, ez deitu osasun-zentrora edo Osasun Kontseilura; komunikazio-lineek osasunarekin zerikusia duten beste behar batzuetarako egon behar dute erabilgarri. Osakidetzak behar bezala jakinaraziko du noiz jarriko den txertaketa berriro martxan, dosiak erabilgarri dauden unean.
80 urtetik gorakoen txertaketa
Bestalde, Osakidetzak, asteburu honetan bertan, 80 urtetik gorakoen txertaketarekin amaitzea aurreikusten du. Asteon Pfizer-en 70.000 dosi baino gehiago heldu izanak aukera eman du hitzorduen prozesua bizkortzeko eta, hala, oraindik lehen dosia hartu ez duten kolektibo horretako pertsonek gaur, bihar eta igandea bitartean hartuko dute txertoa, hurbilen duten txertaketa-puntuan.
Txertoa etxean hartu behar duten 80 urtetik gorako pertsona batzuk baino ez dira geratuko dosia hartzeko; kasu horietan, txertaketa datorren astean amaituko da. 80 urtetik gorako gainerakoek txertoa igandea baino lehen hartuko dute.
Osakidetza telefonoz ari da haiekin banan-banan harremanetan jartzen, hitzordua emateko. Asteburu hau igaro eta Osakidetzak kolektibo horretako pertsonaren batekin harremanetan jartzea lortu ez badu eta pertsona horrek txertoa jarri nahi badu, astelehenetik aurrera dagokion osasun-zentrora deitu ahalko du, eta txertaketaren 1. aukera sakatu; hitzordua emango diote bertan.
131.000 pertsona baino gehiagok bi dosiak jaso dituzte Euskadin
Guztira, oraingoz 488.830 txerto jarri dituzte Euskadin, horietatik 131.406 bigarren dosiak izan dira, beraz, immunizaturik dauden pertsonak.
Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez, dagoeneko Pfizer/Biontech txertoaren 319.474 eman dituzte (126.156 bigarren dosi), Modernako 21.156 (5.250 bigarren dosi) eta AstraZenecako 148.200.
Zentro soziosanitarioetako profesional guztiek bi dosiak hartu dituzte dagoeneko, Osakidetzako langileen % 93,3, eta osasun zentro pribatuetako eta osasun garraioko % 54,2. Lehen dosia jaso du kolektiboaren % 88,2k.
55 urtez azpiko ertzainen % 100ek txertoaren lehen dosia jaso dute, baita zerbitzu soziosanitarioetako 55 urtez azpiko profesional eta erabiltzaileen % 100ak ere. Adin tarte bereko Hezkuntzako profesional guztiek lehen dosia hartu dute jadanik.
Adinekoen artean, 100 urtez gorako eta 90-99 adin tarteko pertsona guztiek lehen dosia jaso dute, baita 80-89 adin tarteko pertsonen % 76,8k ere.
Bigarren dosia hartu duten pertsonak % 92,9 dira 100 urtez gorakoen artean, eta % 91,4 90-99 adin tartean; 80-89 adin tartean, ostera, % 28,4.
Ostiral honetara arte 587.200 txerto jaso ditu Euskadik, horietatik 386.100 Pfizerrekoak, 52.900 Modernakoak eta 148.200 AstraZenecakoak. Bigarren dosia emateko Pfizerren 31.908 dosi gorde dituzte, eta Modernako 23.723. Apirilaren 7tik 13ra Pfizerren 57.146 txerto eta Modernako 10.388 jartzeko asmoa dute txertaketaren arduradunek.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola baloratuko da euskararen ezagutza enplegu publikoan lege berriarekin?
Eusko Legebiltzarrak onartutako lege-aldaketak aukera emango du euskararen ezagutza lanpostua eskuratu ondoren egiaztatzeko, eta sistema berri bat ezarriko du hizkuntzaren ezagutza eskatuko duten lanpostuen kopurua kalkulatzeko.
Lehen zenbaki baskonikoa aurkitu dute Irulegin, "abar", eta gaur egungo "hamar" zenbakiaren aurrekaria izan daiteke
Aranzadi Zientzia Elkarteak egin du aurkikuntza, Irulegiko baskoien kanpamenduan (Arangurengo ibarra, Nafarroa). "Abar" inskripzioa, Irulegiko eskua agertu zen etxebizitza bereko biltegi-ontzi batean aurkitu dute, eta hamar zenbakiari erreferentzia egiten diola uste dute.
Hamabost atxilotu eta hamar emakume askatu dituzte Gipuzkoan, gizakien trafikoaren aurkako operazio batean
Atxilotuak 10 emakume eta bost gizon dira. "XXI. mendeko esklabotzaz ari gara; emakumeen eta nesken salerosketak pertsonen duintasunaren eta gizateriaren beraren aurka egiten baitu", azpimarratu du Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak.
Aurrerantzean, isunak jarriko dituzte Donostiako hondartzetan erretzeagatik
Donostian, ordenantzak debekatu egiten du tabakoa erretzea eta bozgorailuak entzungailurik gabe erabiltzea hiru hondartzetan, hau da, Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan. Isunak mailakatuak dira: 100 eta 200 euro artekoak oharra jaso ondoren jokabidea zuzentzen bada, eta 500 eta 750 euro artekoak kasurik egiten ez den zein araua behin baino gehiagotan urratzen den kasuetan.
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du Bilbon, Zazpikaleak geltokiaren ondoan
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du gaur goizean Bilbon, Zazpikaleak metro eta Euskotren geltokiaren ondoan, San Nikolas plazatxoan. Suaren arrazoiak ez dira jakitera eman oraindik. Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da inor zauritu.
Baduzu ezagunik Venezuelan? Hauek dira eskura dituzun telefono zenbakiak informazioa lortzeko
Espainiako eta Venezuelako Gobernuek hainbat bide jarri dituzte herritarren eskura herrialdeko lurrikararekin lotutako laguntza emateko.
Galarretako sutea gehiago ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sutea itzaltzeko lanetan.
Emakume bat hil da Donostiako Ondarreta hondartzan, bainatzen ari zela
Gertaera asteazken honetako 23:30 aldera izan da. Harekin zegoen lagun taldeak abisua eman du, urazalean dutenean. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.
Biarrizko itsasargiko erlaitza erori da, eta, ondorioz, pertsona bat hil da eta beste bat agertu barik dago
Asteazken arratsaldean Biarrizko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan luizia izan da. Inguruan zeuden bi pertsonetako baten gorpua atera dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.