Covid kasu berriek eta positibitateak behera egin dute apur bat EAEn, 835 eta %8ra
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 835 koronabirus kutsatze berri diagnostikatu ditu ostiral honetan EAEn, hau da, aurreko egunean baino 81 gutxiago, eta positibotasun tasa ere puntu bat baino gehiago jaitsi da, % 8ra arte, proba diagnostiko gehiago eginda. Hala ere, zainketa intentsiboetako unitateetako presioa igo egin da: 141 lagun daude une honetan, aurreko egunean baino bederatzi gehiago, eta 97 pertsona ospitalizatu behar izan dituzte, aurreko eguneko 67ekin alderatuta.
Osasun Sailak larunbat honetan emandako datuen arabera, atzo 10.401 proba diagnostiko egin zituzten, aurreko egunean egindako 10.067k baino gehiago, eta horietatik 835ek positibo eman zuten. Horrela, egindako probei dagokienez, positibotasun-tasa % 9,1etik % 8ra jaitsi da. Oso maila kezkagarrian jarraitzen du, dena dela, % 5etik gora transmisioa komunitarioa dela esan nahi baitu.
Lurraldeka, 350 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian (ostegunean baino 63 gutxiago), 351 Gipuzkoan (38 gutxiago) eta 117 Araban (16 gehiago). Gainera, 17 positibo izan dira Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean, aurreko egunean 13 izan ziren bitartean.
Ostiralean 97 pertsona ospitaleratu zituzte Euskadin, aurreko egunean baino 30 gehiago, eta 141 lagun ZIUetan daude.
Nafarroari dagokionez, 152 covid-19 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Bezperako 203 kasuekin alderatuta, 51 kasu gutxiago dira, beraz, eta hori baino garrantzitsuagoa dena, azken 20 egunetako kopururik txikiena da.
Ostiral honetan 1.944 proba egin ziren (PCR eta antigenoak) eta horietatik % 7,8k positibo eman zuten, beraz positibitate tasak oso altua izaten jarraitzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.