Osakidetzak premiazkoak ez diren kirurgiak atzeratzea erabaki du, gutxienez bi astez
Osakidetzak gaur erabaki duenez, gutxienez bi asteko epean ez du premiazkoak ez den kirurgiarik egingo, covid-19aren pandemiak EAEko ospitaleetan eragindako presioari aurre egin ahal izateko. Neurria gutxienez bi astez egongo da indarrean EAEko ospitale sare guztian. Hala, ebakuntza onkologikoak, ezinbestekoak edo atzeraezinak baino ez dira egingo.
Eusko Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi du erabakia. Bertan azaldu duenez, "azken asteotan erregistratu den covid-19 kasuen igoera jarduera asistentzialean islatu da, zeinak tentsio une handia bizi baitu".
Horrenbestez, Osakidetzak premiazkoak ez diren kirurgiak atzeratzea erabaki du, atzeratu ezin direnak, ezinbestekoak edo prozesu onkologiko baten zati direnak bermatzeko. Erabakia aste honetatik bertatik izango zaio aplikagarria Osakidetzako ospitale sare osoari, eta bi astez luzatuko da, gutxienez.
Une honetan, Osakidetza Kontingentzia Planaren 3. agertokian dago —5 agertoki jasotzen ditu planak—. Osakidetzako ospitale sareak kritikoen 363 ohe ditu zabalik, eta, haietatik, % 53 covid-19aren ondoriozko konplikazioengatik ospitaleratutako pazienteek okupatzen dituzte: 192 ohe, guztira. ZIUetako okupazioaren ehunekoa, koronabirusa eta ez-koronabirusa pazienteak aintzat hartuta, % 83koa da, gaur egun. Hau da, 363 ohe horietatik, 302 daude okupatuta.
Kontingentzia plana
Osakidetzaren kontingentzia planak bost maila jasotzen ditu: lehen egoera (219 ohe gehienez), bigarrena (282 ohe gehienez), hirugarrena (427 ohe gehienez), laugarrena (558 ohe gehienez) eta bosgarren egoera:(692 ohe gehienez)
Martxoaren hasieran, azken olatu pandemikoa igotzen hasi zenetik, ZIUn ospitaleratuta egon diren covid-19 gaixoen batez besteko adina 61 urtekoa izan da. Paziente gazteen kopuruak gora egin du, eta 80 urtetik gorako pazienteen kopurua murriztu egin da, txertoaren ondorioz. Kritikoen unitatean batez besteko egonaldia 18 egunekoa izan da, eta heriotza-tasa, % 15ekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezuak nonahi, Oihane Mateosen heriotza dela eta
Bart zendu da Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua, eta zorigaiztoko albiste jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.