Euskadi eremu horian sartu da eta 280 positibo atzeman ditu
Euskadi eremu laranjatik atera, eta eremu horian sartu da. Beraz, intzidentzia-tasa metatuaren beheranzko bilakaerari eutsi dio, 100.000 biztanleko 289,49 kasu izan baitira.
Hiru lurraldeek beheranzko joerari eutsi diote metatutako intzidentziari dagokionez: 160,20 kasu Araban (165,9 igandean), 308,26 Bizkaian (325,1 egun bat lehenago) eta 310,64 Gipuzkoan (332,1 aurreko egunean). Hiru hiriburuetan ere egin du behera adierazle horrek: 154,78 kasu Gasteizen, 332,25 Donostian eta 363,08 Bilbon.
Osasun Sailak astearte honetan emandako datuen arabera, EAEk 280 kasu berri atzeman ditu astelehen honetan, aurreko egunean baino lau gehiago, baina positibotasuna % 2,9ra jaitsi da azken 24 orduetan, iazko uztailaren 28tik ez bezala.
Astelehenean zehar, 9.812 test diagnostiko egin dituzte, aurreko eguneko 6.172 testen azpitik, eta 157 positibo atzeman dituzte Bizkaian (sei gehiago), 91 Gipuzkoan (bost gutxiago), 23 Araban (lau gutxiago) eta bederatzi autonomia-erkidegotik kanpoko pertsonen artean; beraz, positibotasun tasa % 2,9koa da (% 4,5ekoa zen igandean).
Oinarrizko birsorkuntza tasak ere behera egin du berriro (igandean gora egin zuen), eta 0,80ra jaitsi da, baina Araban goranzko joera izan du, 0,82ra iritsi baita, eta lau egunez jarraian igo da. Bizkaiak 0,85era jaitsi du R0 adierazlea (gaixo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du) eta Gipuzkoak 0,73ra.
Bestalde, intzidentzia-tasen arrazoia (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena) 0,72ra jaitsi da astelehen honetan Euskadi osoan (ehunen bat gutxiago).
Pandemiaren bilakaeraren beste datu positibo bat da asistentzia-presioa arintzen ari dela berriz ere, 38 gaixo gutxiago baitaude ospitaleetan.
133 pertsona daude (bezperan baino 13 gutxiago) zainketa intentsiboetako unitateetan, eta 256 (25 gutxiago), berriz, gela arruntetan. Eguneko ospitaleratze kopurua (43) ez da positiboa, aurreko eguneko datuarekin alderatuta (24), baina kontuan izan behar da igandeetan ospitaleratze gutxiago izaten direla beti.
64 ikasgela itxi dituzte astearte honetan Euskadin, covid-19 kasuren bat atzeman ostean, astelehenean baino 19 gutxiago, hau da, eskolen % 0,36.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, "itxaropenerako arrazoiak ditugu", eta "horrek prebentzio neurriak aplikatzen eta betetzen jarraitzera animatu behar gaitu, balioak nahi diren eremuetara jaistea lortu arte".
"Alarma egoerarik ez badago ere, denok ezagutzen ditugun neurriak betetzen badira pandemia geldiarazten jarraitu ahal izango dugu", esan du, eta alarma egoera amaituta "interakzio sozialak areagotu" direla ohartarazi du.
Hori dela eta, datozen egunetako garapenari "adi" egongo direla esan du, "pandemiak bere horretan jarraitzen duelako eta gure familia, gizarte eta lan bizitzan zuhurrak izaten jarraitu behar dugulako".
Indiako aldaeraren hamaika kasu, baina atzera egin dute Brasilgo eta Hegoafrikako aldaerek
Euskal Osasun Zerbitzuak Indiako covid-19aren aldaeraren 11 kasu atzeman ditu orain arte, baina Brasilgo eta Hegoafrikako aldaerek "atzerakada handia" izan dute.
Orain arte Brasilgo aldaeraren 462 kasu atzeman dituzte, Hegoafrikako 98, Nigeriako 6 eta Indiako 11.
Brasilgo eta Hegoafrikako aldaerei dagokienez, Gotzone Sagarduik azpimarratu du "atzerapauso handia" ikusten dela bi aldaera horien agerpenean, "astetik astera Euskadin detektatutako kasu positiboen taldearen gaineko prebalentzia murrizten ari baita".
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.