Bederatzi pertsona hil dira EAEn azken astean covid-19ak jota
Azken astean bederatzi pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) koronabirusa dela eta Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Aurreko astean baino bost gutxiago dira (orduko hartan 14 izan ziren zendutakoak).
Eguneko datuei dagokienez ere izan da hobekuntzarik. Buletin epidemiologikoaren arabera, Jaurlaritzako Bizi Berri III planean jasotako adierazle guztiek hobera egin dute. Aipagarria da azken 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak ia bederatzi puntu jaitsi dela (100.000 biztanleko 137,79 kasutan dago).
Tasa horrek, beste adierazle batzuekin batera, lurraldearen egoera epidemiologikoaren larritasun maila zehazten laguntzen du. Atzokoan 150eko langatik behera jaitsi zen, abuztutik lehen aldiz. Hala, Euskadi arrisku maila ertainean kokatu da.
Astearte honetan 146 positibo berri atzeman dituzte 7.236 proba diagnostiko egin ostean (bezperan baino 770 gutxiago). Positibotasun tasa (egindako proba kopuru guztietatik positibo direnen portzentajea) egonkor mantendu da, % 2an (astelehenean % 1,8an zegoen). Lurraldeka, Bizkaia da zigortuena, 89 kutsatzerekin. Gipuzkoan 35 positibo zenbatu dituzte, eta Araban, 20. Horiei EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonenak batu behar zaizkie.
Erietxeetako egoera, arintzen
Ospitaleetako egoera samurtzen ari da apurka-apurka. Astearte honetan 23 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte covid-9a dela eta, bezperan baino zazpi gutxiago. Hortaz, 84 lagun daude erietxeetako gela arruntetan, aurreko egunean baino 12 gutxiago eta duela astebete baino 24 gutxiago. ZIUetan, bestalde, 54 gaixo daude egoera kritikoan, bezperan baino bost gutxiago.
Gainerako adierazleek ere behera egin dute azken orduetan. Tasen arrazoia (egungo 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua duela astebetekoarekin alderatzen du) 0,74koa da EAEn (astelehenean, 0,76koa) eta oinarrizko birsorkuntza tasa (R0 delakoa) 0,82an dago. Azken horrek positibo eman duen pertsona batek kutsatutako lagunen kopurua zehazten du, eta 1etik behera egotea da gomendagarriena.
EAEko datu baikor horiek lurralde historikoen eta udalerri handien bilakaera onean ere ikus daitezke. Azken 14 eguneko intzidentzia tasari dagokionez, adibidez, Araban eta Gipuzkoan 128,40 eta 126,72 kasu dituzte 100 000 biztanleko, eta EAEko batez bestekoaren azpitik daude. Hala, Bizkaiak (144,29 kasu) bakarrik du datu okerragoa.
Horrez gain, koronabirusaren semaforoaren arabera, 5000 biztanle baino gehiagoko udalerri bakarra dago gorrian: Zalla (Bizkaia). Hiru hiriburuak horian daude, eta Bilbo kenduta (155,24 kasu 100.000 biztanleko), gainerakoak 150 kasutik behera daude.
EAEko ikastetxetan ere igarri da hobekuntza. Astearte honetan 18 ikasgela egon dira itxita (bezperan 44 ziren). Zarratuta ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,13 da, Hezkuntza Sailaren arabera.
Datuok bi urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntzari dagozkio, baina kontuan hartu behar da Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasturtea amaituta dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.