208 kasu berri atzeman dituzte EAEn, Mallorcako agerraldiarekin lotutakoak batzuk
Covid-19aren pandemiak bezperako datuen antzeko argazkia utzi du ekainaren 26 honetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Atzo 6.481 proba diagnostiko egin ziren (PCR eta antigeno testak) eta 208k positibo eman zuten. Positibitate tasa % 3,2koa izan zen, beraz. Aurreko egunean, 217 positibo eta %4,1eko positibitatea izan zen.
Lurraldekako datuak ikusita, Gipuzkoako kasuak Bizkaikoen pare daude bigarren egunez jarraian, beraz, Mallorcako agerraldiaren sokak etenik gabe jarraitzen du, oraingoz. Horri lotuta, baheketa bereziak egiten ari dira asteburu honetan EAE guztian, ekainean Mallorcan izan diren 16-19 urteko gaztetxoen artean.
Zehazki, 22 kasu atzeman zituzten atzo Araban, 91 Bizkaian eta 90 Gipuzkoan. Gainera, beste lurralde batzuetan bizi diren pertsonen artean 5 kasu diagnostikatu zituzten.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 31 lagun ospitaleratu zituzten atzo covid-19agatik, azken 15 egunetako daturik altuena. Une honetan 34 lagun daude ZIUn, bezperako kopuru bera. Ondorengo taulan ikus daiteke zenbat ospitaleratze izan diren azken bi asteotan Osakidetzan:
Behera egin dute kutsatzeek Nafarroan, 35 kasu atzeman baitituzte azken egunean
Covid-19 kutsatze datuek hobera egin dute azken egunetan Nafarroan. Ostegunean 51 positibo berri detektatu bazituzten, atzo, ostirala, 35 pertsonak eman zuten positibo.
1.326 proba diagnostiko egin zituen Osasun Sailak (PCR eta antigeno testen artean) egunean zehar, eta horien % 2,6k eman zuten positibo, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.