Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positibo eman ez duten gazteak Palmatik Valentziara eramango dituzte, itsasontzian

Ontzia ostegun goizean aterako da eta Valentziako portura heltzean, erkidegoen ardura izango da ikasleak etxeraino eramatea.
Ikasleak konfinatuta egon diren hoteleko sarrera. Argazkia: EFE

Mallorcako Palmako hotel batean konfinatuta egon diren eta covid-19arekin kutsatu ez diren 200 ikasleak ostegun goizean eramango dituzte itsasontzi batean Valentziaraino, Carolina Darias Osasun ministroak jakinarazi duenez.

Gazteen itzulerarako operazioa Osasun Ministerioaren eta autonomia erkidegoetako gobernuen artean antolatu dute.

Dariasek zehaztu duenez, ikasle gehienak Andaluziakoak dira, baina tartean hainbat euskal herritar ere badaude.  

Valentziara heltzean, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da gazte euskal herritarrak etxeraino eramatea.

Ikasturte bukaerako bidaian Mallorcara joandako gazte guztiak hotel batean konfinatzeko agindua eman zuen Balearretako Gobernuak, covid-19 agerraldi handi bat antzeman ostean.

Alabaina, Palmako epaitegi batek ebatzi du koronabirusaren proban positibo eman dutenak soilik isolatu daitezkeela.  

Ebazpen horren berri izan ondoren iritsi da kutsatu ez diren ikasleak etxera bueltatzeko operazioa martxan jartzeko agintarien erabakia.  

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X