Txertoa hartu duten herritarren % 0,4 soilik kutsatu dira EAEn
Txertaketak erritmo onean jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du milioi bat pertsona baino gehiago txertoaren pauta osoa hartuta izango direla ostegun honetan.
Edonola ere, adierazi du txertoa jarrita izanagatik ez dela ezinezkoa kutsatzea eta, ildo horretan, zehaztu du txertoa hartu duten herritarren % 0,4 soilik kutsatu direla EAEn. Hala, prebentzio neurri guztiak betetzearen garrantzia azpimarratu du, enegarrenez.
Halaber, aste honen amaieran Osakidetzak 29 eta 16 urte bitarteko pertsonei hitzordua hartzeko aukera emango diela gogorarazi du.
Dena dela, Sagarduik azaldu duenez, adin-tarte horretan 270.000 pertsona baino gehiago daude, eta, beraz, lasaitasunerako deia egin du, ezin izango baita berehala egin: "Dosiak iritsi ahala jarriko dira txertoak", adierazi du.
Osasun sailburuaren arabera, Euskadin 16 urtetik gorako 10 pertsonatik zazpik dosi bat dute, guztira 222 776 dosi jarri dira eta populazioaren % 52k txertoaren pauta osoa du. Biharko milioi bat pertsonaren langa gainditzea espero du Sagarduik.
60-69 urtekoen txertaketa uztailean amaitzea aurreikusten du sailburuak, eta datorren astean, berriz, funtsezko langileen txertaketa-aldia ixtea.
Gainera, 39-30 urtekoen txertaketarekin aurrera jarraituko dute aste honetan, eta astebururako adin tarte horren txertaketarekin amaitzea espero du. "Helburua adin tarte horiei txertoa jartzea eta, pixkanaka, gazteengana iristea da", esan du.
Era berean, Mallorcatik, Saloutik eta Coniletik iristen jarraitzen duten 16 eta 19 urteko gazteei baheketetan parte hartzeko deia egin die Osasun sailburuak.
Dosiei dagokionez, aste honetarako 79 560 Pfizer dosi (aurreko asteen erdiak), 14 400 Moderna dosi eta 10 550 Janssen dosi iritsiko direla aurreikusten da.
*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen %110 arte jar daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.