KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.177 positibo berri EAEn eta 45 ospitaleratze egun bakarrean

481 kasu berri atzeman zituzten Bizkaian, 421 Gipuzkoan eta 128 Araban. Gainera, beste autonomia erkidego batzuetako 147 pertsonak ere positibo eman zuten atzo EAEn egindako proba diagnostikoetan.
Basurto Ospitaleko ZIUa. Argazkia: EFE
Basurto Ospitaleko ZIUa. Argazkia: EFE

    Covid-19ak gogor jotzen jarraitzen du Euskadin eta 1.177 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan. Kasuen gorakadak ospitaleetan eragin handia izan ez badu ere orain arte, azken orduotan areagotzen ari da kezka. Izan ere, transmisio altuaren ondorioak nabaritzen hasi dira: ostegunean 47 pertsona ospitaleratu bazituzten EAEko ospitaleetan, ostiralean beste 45 ospitaleratu zituzten, eta, beraz, 140 pertsona baino gehiago daude gaur egun ospitaleratuta. Gainera, 31 pertsona daude ZIUn.

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren arabera, 11.270 proba diagnostiko egin zituzten ostiralean, eta horietatik % 10,4k positibo eman zuten. Kutsatu berrien kopurua milatik gorakoa izan da, horrenbestez, laugarren egunez jarraian.

    Lurraldeka, 481 positibo izan dira Bizkaian, 421 Gipuzkoan eta 128 Araban. Gainera, beste autonomia-erkidego edo jatorri batzuetako 147 pertsonak ere positibo eman zuten atzo EAEn egindako proba diagnostikoetan.

    Euskal Autonomia Erkidegoa gorrian dago uztailaren 15etik.

    RO indizea, intzidentzia metatua eta udalerriei dagokien informazioa astelehenean eguneratuko da.

    491 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, zortzi eguneko igoerari amaiera emanez

    Nafarroako Foru Gobernuak jakitera eman duenez, zortzi egunez covid-19 kasu berriak igo eta igo aritu ostean, 491 positibo atzeman zituen ostiral honetan Osasun Departamentuak, bezperan baino 131 gutxiago. Iruñea (Mendillorri, Arrotxapea eta Alde Zaharra auzoetan bakarrik 22, 18 eta 17na positibo daude), Zizur Nagusia (18) eta Barañain (18) dira kasu berri gehien agertu diren herriak.

    Atzo 3.440 proba diagnostiko egin zituzten, eta % 14,3k eman zuten positibo.

    Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

    Zure interesekoa izan daiteke

    bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
    18:00 - 20:00
    ZUZENEAN
    Duela  min.

    Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

    Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

    Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
    18:00 - 20:00
    ZUZENEAN
    Duela  min.

    Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

    Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

    Gehiago ikusi
    Publizitatea
    X