KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ZIUetan dauden pertsonen kopurua 62ra murriztu da Euskadin eta 246 positibo berri atzeman dituzte

Kutsatze berrien tasa % 4ra jaitsi da Euskadin, eta intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, 240 kasukoa baita. R0 indizea ez da aldatu.
Basurtuko ospitalearen artxiboko argazkia
Basurtuko ospitalearen artxiboko argazkia: EFE.

Ospitaleetako presioa poliki-poliki hobetzen ari da, eta horren erakusgarri da azken 24 orduetan bederatzi pertsonak zainketa intentsiboetako unitateak utzi dituztela. Guztira, 38 pertsona ospitaleratu dituzte Euskadin azken 24 orduotan, 62 gaixo larri daude, eta 195, gela arruntetan.

Positibo berrien tasa % 5,7tik % 4ra jaitsi da egun batean. Ekainaren amaierara arte egin behar da atzera, pandemiaren bosgarren olatua hasi baino lehen, balio txikiagoa aurkitzeko.

Pandemiaren bilakaerari buruz astearte honetan emandako datuen arabera, 246 positibo berri atzeman dituzte EAEn azken 24 orduetan, aurreko egunean baino 37 gehiago. Horietako 29 Araban detektatu dituzte, 125 Bizkaian eta 83 Gipuzkoan. Gainera, Euskaditik kanpo bizi diren bederatzi pertsonak eman dute positibo EAEn.

Atzo 6.151 proba diagnostiko egin zituzten, aurreko egunean baino 2.493 gehiago.

Covid-19aren intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, 100.000 biztanleko 14 egunean 240,21 kasukoa baita, aurreko egunean baino 11,77 puntu gutxiago.

Tasa hori jaitsi egin da hiru lurraldeetan: Araban 214,41 kasukoa da; Gipuzkoan, 236,1ekoa; eta Bizkaian, 240koa.

Hiriburuetako datuei dagokienez, 27 kasu erregistratu dituzte eta 237 puntuko intzidentzia-tasa metatua dute Gasteizen, 38 detektatu dituzte eta 223 kasuko intzidentzia dute Bilbon, eta 22 positibo berri atzeman eta 207 puntuko intzidentzia-tasa metatua dute Donostian.

Datuak adin-taldeen arabera bereizita, adierazle hori 414,7koa da 20-29 urtekoen artean, 408,8koa 10-19 urtekoen artean, eta 556,4koa 17-18 urtekoen artean.

Oinarrizko birsorkuntza tasa, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duena, 0,83an dago oraindik. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, R0 indizea 0,82ra igo da Araban eta 0,86ra Gipuzkoan, baina 0,81era jaitsi da Bizkaian.

Bestalde, intzidentzia-tasen arrazoia, egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena, ehunen bat jaitsi da, 0,73ra.

Transmisio gune gorrian dauden udalerriak 7 dira, bezperan baino bat gutxiago: Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio eta Zalla, Bizkaian, eta Elgoibar eta Lazkao, Gipuzkoan.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua baikor agertu da pandemiaren bilakaerarekin, aste erabakigarrien aurrean gaudela esan du, baina "itxaropentsu eta ilusioz beteta gaude ikasturtearen hasierarekin", erantsi du.

Horren harira, sailburuak azaldu duenez, ikasturtea abiatu aurretik, Euskadin 12 urtetik gorako ikasleen % 80k dosi bat du gutxienez, eta txertoa hartzeko deia egin die 20-35 urtekoei.

Nafarroan, berriz, beheranzko joera hautsi da astelehen honetan, bezperan zenbatutako positibo kopurua bikoiztu egin baita.

Adinekoen egoitzetako egoera

Arabako egoitzetan 7 egoiliar daude kutsatuta. Azken astean 2 kasu berri zenbati dira, bat egoitza pribatu batean eta beste bat Aldundiaren egoitza batean. Gainera, ez da hildakorik izan covid-19gatik Arabako egoitzetan azken astean.

12 egoiliar sendatu egin dira eta Txagorritxuko Lorea egoitzan ez dago kutsaturik. Aktibo dauden 7 kasuetatik 4 Burgeluko egoitzan daude. 

Aldundiak azaldu duenez, 12 langile daude bajan, bai kutsatuta daudelako, bai positibo baten kontaktu zuzen izateagatik isolatuta daudelako. 

Bizkaian, hiru egoiliar hil dira azken astean covid-19agatik, denak zeuden txertatuta eta gaixotasun larriak zituzten lehenagotik ere. Hala, kutsatuta dauden egoilarrak 54 dira, horietatik 9 ospitalean daude. 

Era beran, 36 langile kutsatuta daude eta beste 28 isolatuta, diagnostiko bidez kutsatzea frogatu gabe. 

Gaur egun, sei zentrotan daude kasu positiboak: Amorebieta-Etxanoko Oruen (15), Loiuko Loiu Gurenan (11), Mungiako San Jose Etxe Alai egoitzan (9), Bilboko Kirikiñon (7), Bilboko Txurdinagabarrin (2) eta Galdakaoko Santa Barbara egoitzan (1).

Gipuzkoan, 15 dira adinekoen egoitzetan covid-19arekin daudenak, denak ere Donostiako Aldakoenea egoitzan.

Azken orduetan ez da hildakorik izan, eta gaur egun Aldakoenea da covid-19 kasuek eragindako zentro bakarra.

Ez da kutsaturik eraman Eibarko Ospitalean kutsatutako egoiliarrentzako erreserbatua dagoen eremura. 

Nafarroan, gaur egun, 31 egoiliar daude covid-19arekin, 5 zentrotan. Horietako 16 egoitzan bertan daude, beste 14k bitarteko osasun baliabidera eraman dituzte eta batek ospitaleratzea behar izan du. Azken astean ez da egoitzetako erabiltzailerik hil covid-19agatik.

Bestalde, 15 langile positibo dira gaur egun; 11k sintomak dituzte, ez, hala, gainerakoek.

Desgaitasun-zentroetan 5 profesional daude covid-19arekin, hiruk sintomak dituzte eta beste biek ez. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X