Graduko 35.000 ikaslek hasi dute ikasturte berria EHUn
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) aste honetan abiatu du 2021-2021 ikasturtea, graduko ia 35.000 ikaslerekin. Dagoeneko hasi dira campusetara joaten eta errutina berri bat ezagutzen. Deustuko Unibertsitatean, bestalde, 8.000 lagunek ekingo diote gaur ikasturteari, eta Mondragon Unibertsitatean, berriz, 6.000k.
Graduko matrikularen azken urratsak bete arte, 8.420 ikasle berri matrikulatu dira EHUn. Ikasle berrien % 56 emakumezkoak dira eta % 44 gizonezkoak, unibertsitateak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hizkuntzari dagokionez, % 54,4k euskaraz egingo dituzte graduko ikasketak eta % 45,6k gaztelaniaz.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, % 53 Bizkaiko Campusean matrikulatu dira, % 26 Gipuzkoakoan eta % 21 Arabakoan. Halaber, jakintza-adarren arabera, % 42,1ek Gizarte eta Lege Zientzien adarreko graduetan eman dute izena; % 24,3k, Ingeniaritzan eta Arkitekturan; % 14,4k, Osasun Zientzietan; % 11,4k, Artean eta Giza Zientzietan; eta % 7,8k, Arte eta Giza Zientzietan.
Azken datuen arabera, Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzak izan du gutxieneko nota altuena aurten (13,348), eta hauek daude jarraian: Biokimika eta Biologia Molekularra (13,265); Double Bachelor 's degree in Business and Economics (12,908); Bioteknologia (12,872); Medikuntza gaztelaniaz (12,850); Medikuntza euskaraz (12,848); Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia Gradu Bikoitza (12,804); Ingeniaritza Mekanikoa + Ingeniaritza Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritza Gradu Bikoitza (12,704); Fisikako Gradua (12,694); eta Matematikako Gradua (12,664).
Zehazki, ikasturte honetan 103 gradu eskaintzen dira, eta "egokitutako presentzialtasun eredua" mantentzen da, gutxienez % 75eko presentzialtasunarekin jarraitzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, ikasturte hasierako ekitaldia datorren asteazkenean, irailaren 15ean, egingo da Gipuzkoako Campusean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eva Ferreira errektoreak parte hartuko dute ekitaldi horretan.
Enpresetan edo beste erakunde batzuetan egiten diren kanpo-praktikak direla eta, horien garapena bermatzen da, baina praktika horiek gauzatuko diren erakundeek ezarritako neurriak errespetatuko dira une oro.
Halaber, EHUk 108 unibertsitate-master eta 65 master eta graduondo propio eskainiko ditu ikasturte honetan. Bai unibertsitateko masterretan, bai berezko master eta graduondokoetan, matrikula egiteko epea irailaren amaierara arte egongo da zabalik. Doktoregoei dagokienez, 66 programa eskaintzen dira, ezagutzaren adar guztietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.