Bizikidetza arazoak eta jende pilaketak salatzeko manifestazioa deitu dute Somera kalean
Azken hilabeteotako tentsio-egoerari aurre egin eta bizikidetza-eredu duin bat sustatzeko asmoz, Bilboko Somera kaleko hainbat bizilagun, tabernari eta merkatari elkartu dira eta manifestazioa deitu dute ostiral honetarako. Protesta 18:00etan abiatuko da Zamudioko Atetik.
Bilboko Zazpikaleetako Somera kalean bizikidetza arazo ugari izan dira azken hilabeteetan, borroka eta istiluak barne. Arazo horiei jende-pilaketak eta kale-edanak gehitu zaizkie orain; izan ere, azkenaldian ehunka lagun biltzen dira bertan, zaratak eta molestiak eraginez, baita bizilagunei aurre eginez ere noizbait.
Egoera tenkatu horren erakusgarri, ostegunean, tabernariek ixteko ordua heldu baino lehen itxi zituzten tabernak, ezin zietelako kontrolez kanpo zegoen egoerari aurre egin. Bilboko Udaltzaingoak hutsarazi zuen kalea ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Protoi-azeleragailuaren pieza nagusiak iritsi dira Donostiara, minbizia zehaztasun handiagoz tratatzeko
Bizkaiak eutsi egingo dio garraio-abonuetarako % 20ko beherapenari 2027an
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da