Albiste da
KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriaren hasieran egungo murrizketak gehiago arintzea espero du Jaurlaritzak

Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak gogorarazi duenez, bihar bertan bilduko da LABI zientifiko-teknikoa pandemiak Euskadin duen egoera berriro aztertzeko.
18:00 - 20:00
Urrian murrizketak arintzeko "aurrerapausoak" aurreikusten ditu LABI teknikoak

Jonan Fernandez LABI teknikoaren koordinatzaileak aurreratu duenez, urriaren hasieran jauzi kualitatibo bat eman ahalko da Euskadin murrizketak arintzeko. Horretarako bete beharreko helburuak hiru izango dira: ZIUetan 40 gaixo baino gutxiago egotea, 12 urtetik gorako herritarren % 90 txertatuta egotea eta intzidentziak beherantz jarraitzea.

Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak pandemiaren egungo egoeraren berri eman du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta, besteak beste, EAEn intzidentzia-tasa 109ra jaitsi dela eta zainketa intentsiboetako unitateetan, ZIUetan, atzo baino pertsona bat gutxiago dagoela esan du, 49 gaixo baitaude. Bestalde, 21 pertsona hil dira azken astean (irailaren 13a eta 19a bitartean) Euskadin koronabirusaren eraginez, aurrekoan baino 15 gutxiago.

Testuinguru horretan, datuek ildo beretik jarraitzen badute, urriaren hasieran neurriak malgutzeko jauzi kualitatiboa emateko hipotesiarekin ari dira lanean, Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurreratu duenez. Bete beharreko helburuak hiru izango dira: ZIUetan 40 gaixo baino gutxiago egotea, 12 urtetik gorako herritarren % 90 txertatuta egotea eta intzidentziak beherantz jarraitzea.

Hala ere, Euskadiko Babes Zibileko Planaren batzorde aholkulariaren batzorde teknikoa hainbat aukera aztertzen ari da, tartean "agertoki negatiboa" izateko aukera. Hori gerta ez dadin, datozen asteetan prebentziorako oinarrizko printzipioei eustea funtsezkoa dela nabarmendu du, eta, besteak beste, musukoa erabiltzea, distantziak gordetzea eta jende pilaketak ekiditea aipatu ditu.

LABI teknikoaren koordinatzaileak gogorarazi duenez, bihar bertan bilduko da LABI zientifiko-teknikoa pandemiak Euskadin gaur egun duen egoera berriro aztertzeko.

LABI aholku-batzordeak irailaren 1etik aurrera covid-19ari eusteko indarrean zeuden neurriak murriztea erabaki zuen joan den astean. Hala, larunbatetik aurrera, dekretu berriaren argitalpenarekin, besteak beste ostalaritza eta jarduera komertzial eta kultural guztiak goizaldeko hiruretan amaitu behar dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gure biziek ezin dute itxaron. Hori da argi eta ozen oihukatu dutena bularreko minbiziaren baheketengatik kaltetutako emakumeek Andaluziako lurralde guztietan gaur egin diren mobilizazioetan.
Milaka lagun irten dira kalera Juanma Morenoren gobernuaren kudeaketa salatzera. Egin dituen murrizketek eta pribatizazioek osasun publikoaren gainbehera ekarri dutela deitoratu dute.
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Milaka lagunek protesta egin dute Andaluzian osasun publikoaren gainbehera salatzeko

Gure biziek ezin dute itxaron. Hori da argi eta ozen oihukatu dutena bularreko minbiziaren baheketengatik kaltetutako emakumeek Andaluziako lurralde guztietan gaur egin dituzten mobilizazioetan. Milaka lagun irten dira kalera Juanma Morenoren gobernuaren kudeaketa salatzera. Egin dituen murrizketek eta pribatizazioek osasun publikoaren gainbehera ekarri dutela deitoratu dute.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Harresirik gabeko nazioarteko egunean, elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Irunen, Iruñean eta Gasteizen

Harresirik gabeko eguna ospatzen da urtero azaroaren 9an, pertsonei eragiten dieten indarkeria salatzeko eta harresirik gabeko mundu bat aldarrikatzeko. 1989ko azaroaren 9an eraitsi zuten Berlingo harresia, eta horregatik egiten dute egun horretan. Hainbat elkarretaratze izan dira gaur Hego Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak, BDZ eta beste eragile batzuek deituta. Bereziki Palestinako herria izan dute aurten gogoan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X