Osasun larrialdiaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakaria: "Lorpen kolektibo handia da"

Osasun sistemaren eta funtsezko zerbitzu guztien lana azpimarratu du Iñigo Urkulluk. Gainera, "euskal gizarteak bere osotasunean azaldu duen konpromisoa eta erantzukizuna", aitortu ditu.
Osasun langile bat txaloka, Donostia Ospitalearen kanpoaldean. Argazkia: EFE
Osasun langile bat txaloka, Donostia Ospitalearen kanpoaldean. Argazkia: EFE

Covid-19aren aurkako borrokan egoera aldaketa "lorpen kolektibo handi" bat dela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak. Horregatik, pandemiaren kontrako borrokan profesionalen eta gizartearen konpromisoa eskertu du, horri esker "proba gogorra gainditu dugulako".

LABIren azken bilera amaitu ondoren egindako agerraldian, osasun sistemaren eta funtsezko zerbitzu guztien lana azpimarratu du, "baita ezarritako neurrien ondorio negatiboak pairatu dituzten sektore ororena ere".

Gainera, "euskal gizarteak bere osotasunean azaldu duen konpromisoa eta erantzukizuna", aitortu ditu. "Pandemia luze, gogor eta zail bati aurre egiten ari gara; baina gainditzen ari gara", aintzat hartu du. "Puntu honetara heltzeko ahalegintxoa egin duen pertsona guztiei eskerrik asko", esan du agintariak.

Bestalde, "aurreko legealdian zein honetan borroka egindako" sailburuen lana eskertu du Urkulluk. Era berean, LABIren Aholku Batzordea osatu duten pertsona guztiei (ahaldun nagusiak, Eudeleko presidentea eta hiriburuetako alkateak, Espainiako Gobernuaren ordezkaria, sailburuak, Osakidetzako zuzendari nagusia eta sailburuordeak) eskerrak eman dizkie.

Azkenik, beste erakunde kolaboratzaile batzuen inplikazioa goraipatu du lehendakariak, bereziki BCAMena. "BCAMen txostenen bidez aurreikuspen etengabeak eskura izan ditugu; Europa, Ekialde Erdiko, Asia eta Ozeanian covid-19aren kudeaketan erreferentzian diren herrialdeetako informazio zehatzarekin", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X