Joxerramon Bengoetxea (EHU): "Irakaskuntza tronkala euskaraz egin ahal izatea bermatu behar dugu"
EHUko errektore kargua hartu berritan, Euskal Herriko Unibertsitatearen euskarazko eskaintza handitzeko beharra nabarmendu du Joxerramon Bengoetxeak. Irakaskuntza tronkala edo enborrekoa deitzen dena euskaraz egin ahal izatea bermatu behar dela esan du. Horrez gain, hautazko irakasgaietan eta graduondokoetan (masterrak kasu) ere euskaraz nahikoa eskaintza egon behar dela gaineratu du.
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, matrikula tasak diru-iturri bat izan arren, unibertsitatearen urteko aurrekontuaren % 10 baino gutxiago dira, eta oreka bilatu behar da, ikasleen ordaintzeko ahalmena kontuan hartuta. Ildo horretan, datorren ikasturtetik matrikula tasak apaltzen ahaleginduko direla adierazi du "ikasteko gaitasuna duen inor atzean gera ez dadin".
Bestalde, ordezkoen kontratazioari lotuta, 800 euroko kontratuak desagertzeko eta lanaldi osoko kontratuak lehenesteko lanean ari direla azpimarratu du. Dena den, bestelako lanetan ari diren profesionalek EHUn lanaldi erdian eskolak ematen jarraitzeko aukera izango omen dute.
Azkenik, unibertsitatearen finantzazioan "jauzi handia" emateko lan egingo duela esan du, Europako unibertsitate publikoetan batez beste inbertitzen den % 1era iristeko. Eusko Jaurlaritzak 401 milioi euro bideratuko ditu aurten EHUra.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da