Albiste izango dira: Barakaldo etxebizitza eremu tentsionatu, 2025eko Udalekuak eta abisu horia hotzagatik
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Barakaldo, etxebizitza eremu tentsionatu: Gaur amaituko da alegazioak egiteko tartea aurkezteko epea, Barakaldo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatzeko. Hemendik aurrera, Udalak alokairuaren prezioa murrizteko neurriak hartu ahal izango ditu. Barakaldo da eremu tentsionatu izendatuko duten Euskadiko lehen hiria.
- 2025eko Udalekuak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek Udalekuak 2025 programa aurkeztuko dute. Udaleku horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.
- Abisu horia hotzagatik eta izotzagatik: Hotzarekin hasiko da astea, eta izotza egingo du, batez ere barnealdean. Goizean goizetik, giro eguzkitsua izango dugu, baina baliteke barnealdean zertxobait kostatzea behe-lainoari altxatzea. Hala ere, arratsaldean zerua estaliz joango da hegoaldetik sartuko diren lainoekin, eta euria egin lezake han-hemenka. Kostaldean, zeruak irekiago mantenduko dira, eta egunean zehar indarra hartzen joango den hego-ekialdeko haizeak tenperaturak igoaraziko ditu eta maximoak 15 ºC-ra iritsiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.