Gizartea
Sei Nobel saridunek parte hartuko dute Passion for Knowledge jaialdian, pasio zientifikoa herritarren artean barreiatzeko asmoz
Aste osoan zehar, mundu mailan erreferentzia diren zientzialarien hitzaldiak izango dira, eta horien artean izango da Marcus du Sautoy, munduko zientzia-dibulgatzaile ezagunenetako bat. Ekitaldia ikusgai izango da, zuzenean, ETB ONen.
Martxan da gripearen aurkako txertaketa kanpaina EAEn, adinekoen egoitzetan eta 5 urte arteko umeen artean
Urriaren 5ean gainontzeko herritarrentzat zabalduko da. Aurten, txertogune berriak irekiko dituzte aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko.
Maizterren sindikatuak esan du Solen kanpatuta jarraituko duela Espainiako Gobernuak etxegabetzeen kontrako dekretua onartu arte
Sindikatuaren ustez, dekretuak "alokairu kontratu mugagabeak" arautu egin behar ditu. Aldarrikapenok aintzat hartu ezean, protesta beste hiri batzuetara zabalduko dutela hitzeman due.
Lau gazte atxilotu dituzte Andoainen hainbat tren bagoitan pintaketak egitea egotzita
Andoaingo Renferen geltokian grafitiak egiten harrapatu ditu gaur Ertzaintzak. 18 eta 22 urte bitarteko gizonezkoak dira atxilo hartutakoak.
AP-8a itxita egongo da gauez astelehen eta asteartean, Usurbilen, Donostian eta Oiartzunen, Irungo noranzkoan
Autobidearen sistemak eta tunelak mantentzeko lanak egin behar dituzte, eta horrek eragin du itxiera. GI-20 eta GI-40 errepideak erabili beharko dituzte ibilgailuek.
Ur edangarria hornitzeko zisterna-kamioa gaur goizean iritsi da Arrasatera
Bihar ere bertan izango da, bizilagunek ur botilak bete ditzaten. Izan ere, iturriko ura edan ezinik jarraituko dute gutxienez asteartera arte. Hodiak garbitu dituzte dagoeneko, baina uraren kalitatea bermatzeko 72 orduko epea ezarri du Osasun Sailak, analisien emaitzak izan arte.
Suhiltzaileak Leitza eta Ezkurra artean piztutako sute bat itzaltzen saiatzen ari dira
Suhiltzaileak goizaldetik ari dira lanean Leitza eta Ezkurra artean piztutako baso-sute bat itzaltzeko. Haizearen ondorioz, helikopteroek ezin dute goizean esku hartu baina 13:30etik aurrera helikopteroak ere lanean ari dira tokian bertan.
Gizon batek bikotekidea hil du La Campanan, Sevillan
Ustezko egilea herriko etxebizitza batean gotortuta egon da hainbat orduz, eta ondoren bere burua entregatu du.
Astelehen honetan hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Adinekoen egoitzetan eta bost hilabete eta sei urte arteko haurren artean abiatuko da kanpaina. Urriaren 5ean gainontzeko herritarrentzat zabalduko da. Aurten, txertogune berriak irekiko dira aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko.
Ehunka lagunek kanpaldia egin dute Madrilgo Puerta del Solen "Maricarmen dekretua" eskatzeko
Manifestarien arabera, Maricarmenekin gertatutakoa "ezin da berriro gertatu", eta uste dute "premiazkoa eta beharrezkoa" dela Espainiako etxebizitza eredua aldatzeko egiturazko neurriak hartzea, espekulazio negozio izateari utzi eta eskubide bermatu bihurtzeko.
Oihane Mateos omendu dute Euskal Pentatloiaren finalean, emandako laguntza eskertzeko
Une hunkigarria bizi izan da Azpeitian, Euskal Pentatloiaren finalean. Antolatzaileek Oihane Mateos udan zendu zen EITBko kazetari eta laguna omendu dute, bere garaian emandako laguntza guztiagatik eskerrak emateko. Oroigarria eman diete amari eta anaiari, eta minutuko isilunea egin da bere omenez.
Manifestazio jendetsua egin dute Madrilen etxegabetzeen kontrako berehalako neurriak eskatzeko
Maizterren Sindikatuak Puerta del Solen akanpatzeko deia egin du manifestazioaren amaieran. Antolatzaileek 'Maricarmen dekretua' delakoa asteartean bertan onartzeko galdegin diote Espainiako Gobernuari; hori egin ezean, exekutiborik "zentzurik ez" duela ohartarazi dute.
Epaimahaikide israeldar baten presentzia salatzeko manifestazioa Zinemaldian, BDZk deituta
Israelentzako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak ekimenak deituta, manifestazioa izan da itxiera galaren atarian Zuzendari Berriak saileko epaimahaian Dana Blankstein israeldarra egon dela salatzeko. Zinemagilea ez dutela partikular bezala gonbidatu gaitzetsu dute manifestariek, Gobernuak sortu eta finantzatutako zine eskola bateko zuzendari gisa baizik.
Foruzaingoak Iruñeko futbol partida batean esku hartu behar izan du, irain arrazistengatik
Arbitroak protokoloa aktibatu du harmailetako sektore batetik arraza beltzeko jokalari baten aurkako irain arrazistak entzun direnean. Instalazioetatik 112 telefonora deitu dute eta Foruzaingoaren bi patruila bertaratu dira.
Kontrolatu dute Gueñesen piztutako baso sutea
Sua 14:00ak aldera piztu da Elubarri auzoan. Suhiltzaileak bertan daude, sua itzaltzeko lanetan.
Urritik aurrera, Osakidetzan egingo dituzte 10 aste baino gutxiagoko borondatezko abortuak
Asteburuan babes neurriak indartuko dituzte Orio parean su hartu duen itsasontziaren kontura
0-4 urteko haurra duten familientzako 20.500 laguntza eskaera baino gehiago jaso ditu Jaurlaritzak
Neurria uztailean sartu zen indarrean, eta hilean 200 euroko prestazioa aitortu zien 4 urtera arteko umea duten familiei.
Gutxienez asteartera arte ezingo da txorrotako ura edan Arrasaten
26 eta 19 urteko kartzela zigorra Federico Martin Aranburu Biarritz Olimpiqueko errugbi jokalari ohia hiltzeagatik akusatutako bi lagunentzat
Martin Aranburu 2022an tirokatu zuten Parisen, kalean bertan, bi ultraeskuindarrek. Tiroketa Frantziako hiriburuko taberna ezagun baten atarian gertatu zen.