Gizartea
Adingabe bat sastatu dute Txantreako ikastetxe batean
Erasoa goizeko lehen orduan gertatu da, Ana Maria Sanz ikastetxearen barruan. Iruñeko Udaltzaingoak 20 urteko ustezko erasotzailea atxilotu egin du. Zauritutako adingabea ospitalera eraman dute eta ez dago larri.
Etxebizitzaren aldeko aldarrikapenekin bat egin dute Bilbon, eta hainbat protestarik Arriaga plazan kanpaldia egin dute
Sare sozialen bidez deituta, berrogeita hamar pertsona baino gehiago daude bart gauetik Bilboko antzokiaren zabalgunean kanpaldi inprobisatua egiten.
Amaiak eskura eman dio Sanchezi etxebizitza dekretuaren aldeko aldarrikapena
Nafarroako abeslariak La Vanguardia sarien banaketa ekitaldia aprobetxatu du eskaera hori Espainiako Gobernuko presidenteari helarazteko, eta ez du inolako aitzakiarik izan kartela kameren eta ikusleen aurrean erakusteko, Bartzelonan egindako galan.
Etxebizitza dekretuaren bidez etxegabetzeak 2028ra arte debekatu, aldi baterako alokairuaren gaineko araudia gogortu eta laguntza fiskalak areagotu nahi dituzte
Espainiako Gobernua etxebizitzari buruzko dekretu berri bat negoziatzen ari da talde parlamentarioekin, asteartean Ministro Kontseiluan onartzeko. Jutsek "urrundu" egin dela esan du azken orduan, eta Sanchezek "azken esfortzua" egiteko eskatu die alderdi guztiei.
Rigoberta Menchu eta Shirin Ebadi Bakearen Nobeldunek Fair Saturday saria jaso berri dute Bilbon
Bi emakumeek justizia eta giza eskubideen alde Guatemalan eta Iranen egindako lana aitortu dute Guggenheimen egin berri den ekitaldian. Ez dira saritu bakarrak izan. Bizkaiko agintari nagusiak eta alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu ditu ekitaldiak. Rigoberta Menchu baikor azaldu zaigu, nahiz eta munduko egoera politikoa etsigarria izan.
Gizon bat oso larri zauritu da Orkoienen, aire konprimatuko botila bat lehertu egin zaio eta
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean ingresatu dute, Iruñean, sabelaldean traumatismo bat duela, oso pronostiko larriarekin.
Udaltzain batek gizon bat hil du, tiroz, Hondarribian
Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizonak arma zuri batekin mehatxatu ditu ostalaritzako lokal batean zeuden pertsonak. Udaltzaingoa eta Ertzaintza hura geldiaraztera joan direnean, ertzain baten kontra oldartu da eta udaltzain batek tiro egin dio.
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa Bartzelonan, Sanchezek parte hartu duen ekitaldi baten kanpoaldean
Milaka manifestari mobilizatu dira Bartzelonan, Palau de Congressos de Catalunyaren aurrean, etxebizitza eskubidearen alde. Ordu horretan La Vanguardiako IV. sariak banatzeko ekitaldia hastekoa zen, Pedro Sanchez presidentea bertan zela. Besteak beste, etxebizitza eskubidea "blindatzeko" greba orokorra eskatu dute.
Mamografiak erabiliz emakumeen arrisku kardiobaskularra aurreikusteko proiektua garatu du Osakidetzak
Bularreko arterietan kaltzioa izateak bihotzeko patologiak garatzeko arriskua hirukoiztu egin dezakeela ikusi dute ikertzaileek. Proiektuaren arduradunek nabarmendu dutenez, "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun biologiko eta sozialen ondorioz, estrategia diagnostiko eta terapeutiko bereiziak behar dira".
Maricarmenek kanpaldian daudenak animatu ditu ospitaletik: "Borrokatu, defenda ezazue zuena dena"
Madrilen etxegabetu zuten 87 urteko emakumeak protestan ari direnei mezua bidali die, Gregorio Marañon erietxetik. "Bertan zuekin egotea gustatuko litzaidake", esan die.
Gizon batek bikotekidea hil du Benidormen
Hiltzailea ez ezik, beste bi gizon atxilotu dituzte, krimena estaltzea egotzita. 30, 40 eta 45 urteko hiru gizonezko dira atxilotuak.
Asteburuan, Getxon, 10 edukiontzi erre zituen pertsonaren bila ari da Ertzaintza
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Getxoko Erromo eta Areeta auzoetan hamar edukiontzi nork erre zituen argitzeko.
Uribarri Ganboako urtegiak duela urtebete baino % 7 ur gutxiago du, eta Urrunagakoak, % 4 gutxiago
Azken hilabeteetako prezipitazio faltak eta tenperatura altuek bi urtegi horien betetze maila murriztea eragin dute, eta Uribarrikoak 92,1 hektometro kubo ur ditu bilduta uneotan, hau da, edukieraren % 62,9.
Arrasateko Udalak bertan behera utzi ditu ur kontsumorako murrizketak, iturriko ura edan daiteke eta
Udalak eta Gipuzkoako Urak erakundeak egindako azterketen emaitzen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du iturriko ura edan daitekeela.
Iruindarrek Itzaletik Argira proiektuaren alde egin dute Erorien Monumentua eraberritzeko
Itzaletik Argira proiektuaren asmoa da eraikinaren alboko arkuteriak kentzea, eta kriptaren tokian kristalez inguratutako bolumen berri bat sortzea. Kupularen parean, berriz, kristalezko begiratoki bat ezartzea proposatzen du, terraza baten antzeko gune bat, alegia.
Hegaldi zuzenak egongo dira Biarritz eta Malaga artean datorren maiatzetik aurrera
Easyjet konpainiak bi hegaldi eskainiko ditu astean (astelehenetan eta ostiraletan), maiatzaren 7tik aurrera. Hegazkin txartelak erosgai daude dagoeneko.
Maizterren Sindikatuak Katalunian greba orokorra deitzea proposatu du, "gauzak aldatzen ez badira"
Etxebizitzaren aldeko mobilizazioa Madrilgo Sol plazatik Kataluniara zabaldu da, eta sindikatuak errepide batzuk moztu ditu etxegabetzeen kontrako dekretuaren alde.
Albiste izango dira: txertaketa kanpaina, kanpaldia Solen eta Passion for Knowledge
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Trafikoa bere onera itzuli da Txorierrin, Erandion, eta N-1ean, Villabonan
Hiru ibilgailuk talka egin dute Gipuzkoako udalerrian, Irunerako noranzkoan, eta errei bat itxi dutenez, auto-ilara luzeak sortu dira. Bestalde, Erletxera bidean, BI-30 errepidean, auto batek matxura izan du eta pilaketak sortu inguruan.
Soleko kanpaldiak jarraitu egingo du, etxegabetzeen kontrako dekretua ezarri arte
Maizterren Sindikatuak "historia egiten" segitzeko deia egin du, "egin dezakegun okerrena zer eginik ez dagoela pentsatzea delako". Maricarmenek, bere aldetik, babes mezua bidali du Gregorio Marañon ospitaletik. Ospitalaren atarian, Sumarrek, ERCk, Podemosek, EH Bilduk eta BNGk prentsaurrekoa emango dute 13:00etan.