Mundua
Trumpek esan du Zelenskirekin izan duen bilera "ona" izan dela
Donald Trump AEBko presidenteak Volodimir Zelenski Ukrainako buruzagiarekin Davosen egindako bilera amaitutakoan adierazi duenez, Ukrainako gerraren amaiera aztertzeko bilera "ona" izan da, eta bi aldeek bakea lortu nahi dutela esan du.
Defentsa gastua % 5era ez igotzeagatik "aprobetxategi" galanta izatea leporatu dio Trumpek Espainiari
"NATOren ia aliatu guztien konpromisoa dut Defentsara bideratzen duten gastua (BPGaren) % 5era igotzeko; guztiena, Espainiarena izan ezik... Ez dakit zer gertatzen den Espainiarekin", adierazi du Trumpek Davosen, Bake Batzordea eratzeko ekitaldian.
Trumpek berak sustatu duen Bake Batzordearen eratze-akta sinatu du
Davosko Foroaren (Suitza) auditorium nagusian egin da gaur goizean Bake Batzordea eratzeko ekitaldia. Hasiera batean, Gazarako bake plana ikuskatzeko sustatu du, baina orain beste gatazka batzuetara ere zabaldu nahi du.
Groenlandiako krisiari amaiera eman behar dion aurreakordioaren lau oinarriak
Asteazkenean AEBk eta NATOk Davosen (baina Munduko Ekonomia Forotik at) lortutako aurreakordioa lau zutabetan oinarritzen da. Horren barruan, Artikoko uhartean Urrezko Kupula izeneko misilen kontrako ezkutua eraikitzeko AEBko tropak ezartzeko akordioa birnegoziatzea eta Danimarkako lurralde autonomoan inbertsioak kontrolatzea sartzen dira.
Rutteren esanetan, Groenlandiako subiranotasuna "ez zen eztabaidatu" Davosen Trumpekin izandako bileran
Danimarkako Gobernuak "txalotu" egin du Trumpek "Groenlandia indarrez hartzea baztertu eta gerra komertziala bertan behera utzi izana". Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroaren esanetan, "gai politiko guztien inguruan negozia dezakegu: segurtasuna, inbertsioak, ekonomia. Baina ez dugu gure subiranotasunaren inguruan negoziatuko".
EBko 27en buruzagiak gaur bilduko dira erantzun bateratua adosteko, Trumpek mehatxuak erretiratu dituen arren
Washingtonekin gerra komertziala berriz irekitzea edo Trumpen "hertsaduraren" aurrean koertzioaren aurkako mekanismoa aktibatzea baloratu dute egunotan. Atzo, ordea, AEBko presidenteak iragarri zuen Europari muga-zerga berriak ezartzeko mehatxua bertan behera utziko zuela.
Europako Parlamentuak justiziara eraman du EB-Mercosur akordioa: orain zer?
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 18 eta 24 hilabete bitartean eman ditzake erabakia hartzeko.
NATOrekin Groenlandiari buruzko aurreakordioa iragarri du Trumpek, eta muga-zergen mehatxua erretiratu du
Bestalde, Davosen egiten ari diren foro ekonomikoan eman duen hitzaldian, AEBko presidenteak ziurtatu du ez duela indarra erabili nahi Groenlandia bereganatzeko, baina erosi nahi duela berretsi du.
AEBko agintaldi erdiko hauteskundeak, Trumpen hurrengo "hordagoa"
Mid term hauteskundeak, edo agintaldi erdikoak, azaroko lehen astelehenaren ondorengo asteartean egiten dira, hauteskunde presidentzialik ez dagoen urteetan. Ordezkarien Ganberako kide guztiak aukeratzen dira (bi urterik behin berritzen da erabat), eta Senatuaren heren bat (sei urterako aukeratzen dira).
Europako Parlamentuak EB-Mercosur akordioa geldiarazi eta Europako justiziara bidali du
Europar Batasunak Hego Amerikarekin duen merkataritza libreko akordio polemikoa blokeko auzitegi gorenera bidaltzearen alde bozkatu du asteazken honetan Europako Parlamentuak, Batasuneko itunekin bateragarria den azter dezan. Bi urte ere jo dezake prozesuak, eta, akordioa ezereztera ere irits liteke.
Timothy Busfield aktorea digitalki ezabatuko dute bere hurrengo filmetik, haurrei sexu-abusuak egin izana leporatu diotela-eta
Urtarrilaren 9an Busfield atxilotzeko agindua eman zen adingabe baten aurkako sexu-abusuak egitea egotzita, eta handik egun batzuetara bera agertu zen agintarien aurrean. Mendekua dela dio, eta adingabeen gurasoek iruzurren historia luzea dutela. Epaile batek bere erantzukizunpean aske uztea agindu du, epaiketaren zain.
Trumpek ez du Macronen proposamena onartu eta ez du G7aren goi bileran parte hartuko
AEBko presidenteak hori erantzun dio G7aren ezohiko goi bileran parte hartzeko Frantziako estatuburuak egindako proposamenari. Trumpek ez du onartu, Parisen, Errusiaren parte-hartzearekin, egingo den bilerara joatea, uste baitu Macroni "gutxi" geratzen zaiola Eliseoan.
Macron, Davosen: "Ez gara kikildu behar Estatu Batuen mehatxuen aurrean"
“Koherentziaz jokatu ezean”, NATO “ahuldutako erakundea” dela ohartarazi du Frantziako presidenteak.
Von der Leyen: "EBk Groenlandiari buruz emango duen erantzuna irmoa, batua eta proportzionala izango da"
Europako Batzordearen presidenteak Artikoko segurtasuna indartzeko inbertsioa handitzea defendatu du.
Trumpek urtebete baino ez du behar izan Estatu Batuak eta munduko ordena hankaz gora jartzeko
Donald Trumpen gobernu pertsonalistak AEBko demokraziaren zutabeak dardarka jarri dituela diote aditu batzuek. Juanma Benitez Columbiako Unibertsitateko irakasleak eta Brett Bruen Barack Obamaren aholkulari ohiak Donald Trumpen bigarren agintaldiko lehen urtearen balorazioa egin dute EITBrentzat.
Muga-zergak eta interbentzionismoa, Trumpen atzerri politikaren gakoak
Protekzionismo ekonomikoa eta beste potentziekiko merkataritza gerrak izan dira protagonista Trumpen bigarren agintaldiaren lehen urtean. Mikel Reparaz EITBren nazioarteko buruak Donald Trumpen kanpo politikaren gakoak aletu ditu, Etxe Zurira iritsi zela urtebete bete den honetan.
Trumpek Groenlandiari buruzko erasoa areagotu du, adimen artifizialak egindako irudiak erabilita, Davosera iritsi aurretik
"Davos interesgarri oso izango da", aurreratu du presidenteak, bere hitzen eta keinuen aurrean ikusminak markatutako goi-bileran.
Israel UNRWAk Jerusalem ekialdean dituen eraikinak suntsitzen hasi da
Israelgo Atzerri Ministerioak erasoa justifikatu du "Israelgo Estatua Jerusalemgo Unrwa konplexuaren jabea" dela esanda. Jonathan Fowler UNRWAren bozeramaileak, bere aldetik, azpimarratu du eraikin multzo hori "Nazio Batuen egoitza" dela.
Sarekadak, deportazioak, inflazioa, langabezia... Horrela aldarazi du Trumpek AEB, urtebetean
AEBko gizartea polarizatuta zegoen duela urtebete, baina arrakala hori are gehiago zabaldu da azken 12 hilabete hauetan. Mikel Reparaz EITBren nazioarteko buruak Trump Etxe Zurira iritsi zenetik AEBko barne politikaren aldaketaren gakoak aletu ditu.
Kieveko zati bat argi, ur eta berokuntzarik gabe geratu da, -12 gradu direla, Errusiak abiatutako eraso zabal baten ondorioz
Gaur goizaldekoa Errusiak Kieveko energia-azpiegituraren aurka egindako hirugarren eraso handia da, urtarrilaren 9az geroztik. Izan ere, misilekin eta droneekin egindako beste bonbardaketa batek ia hiru egunez argirik eta berkuntzarik gabe utzi zuen hiriaren zati handi bat, gaur arte jarraitzen duen hotz-bolada hasi zenetik.