Abian da David Sanchezen ustezko kontratazio irregularraren inguruko epaiketa, aurretiazko gaiekin
Pedro Sanchez Espainiako Gobernu presidentearen anaia 2017an Badajozeko Diputazioan kontserbatorioetako musika-jardueren koordinatzaile gisa kontratatu izanak legezko baldintza guztiak bete zituen edo ustezko entxufismo kasu bat izan zen argitu beharko du epaimahaiak. Hamaika pertsona daude akusatuen aulkian. Akusazioak 3 urteko zigorra eta gaitasungabetzea eskatzen du; Fiskaltzak absoluzioa eskatzen du guztientzat.