Albiste izango dira: Carlos Garaikoetxeari agurra, Tubos Reunidosen hartzekodunen konkurtsoa eta Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tubos Reunidos enpresako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan Bilboko bulegoen aurrean, enpresak hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu eta biharamunean. Tubos Reunidosek 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra pilatuta.
Carlos Garaikoetxeari 2025eko ekainean egindako omenaldian, besteak beste, garaiko hiru sailburu izan ziren, eta lorpenen artean bidegorriak, euskara batua eta Ajuria Enea Jauregiaren erosketa azpimarratu zituzten.
Egitura diseinu edo eraikuntza akats posibleen ondorioz erori zela adierazi du epaileak bere autoan. Ingeniariak ekainaren 5ean deklaratuko du.
Adierazpen instituzionalean, Gernikako Estatutua garatu eta euskal erakundeak sendotzeko egindako ekarpena nabarmendu du lehendakariak.
Urtearteko datuak alderatuta ere langabeziak behera egin du bai EAEn (-3.006) eta baita Nafarroan ere (-588).
Kultura eta Kirol idazkariorde eta PPren Espainiako bozeramailea politikara itzuli da, pankreako minbiziagatik hamar hilabetez erretiratuta egon ostean.
Imanol Pradalesek adierazpen instituzionala egingo du 11:30ean, atzo Carlos Garaikoetxea lehendakaria hil eta gero.
Uztailaren 10ean, ahots musikako taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi bat antolatu dute, sariketaren 25. urteurrena ospatzeko.
Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain.