Astelehenean ekingo diote EITBko irratiek denboraldi berriari, zerbitzu publikoko izaerari tinko eutsiz
Hainbat berrikuntzekin hasiko dute sasoia; esaterako, Mikel Rotaetxe izango da Euskadi Irratiko "Baipasa" saioko aurkezlea, eta Maria Ruiz, Radio Euskadiko "Boulevard" magazinekoa. Gainera, Gaztea irratiak "Panorama" saio berria estreinatuko du 10:00etatik 12:00etara, Ibon Fernandezen eskutik.