Baso-sute handi bat piztu da Gironan
Baix Empordako sutearen ke-zutabeak 5 kilometroko altuera hartu du ostiral honetan.
Baix Empordako sutearen ke-zutabeak 5 kilometroko altuera hartu du ostiral honetan.
Sare taldeak adierazi duenez, presoak eta iheslariak Euskal Herrira itzultzeko prozesua "eskailerako azken mailan" dago, eta hori gainditzeko ohiko espetxe-legedia aplikatzeko eta mobilizazio sozialarekin jarraitzeko deia egin du, sanferminen hasierarekin bat eginez.
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
ELA sindikatuak 1976an egin zuen kongresuaren 50. urteurrena ospatu du gaur Eibarren, 500 pertsona baino gehiago bildu dituen ekitaldian, eta ordutik afiliatuta jarraitzen duten 94 pertsonak omendu dituzte. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie bere aurrekoei, gaur egun oraindik sindikatua definitzen duten "oinarri sendoak ezarri izanagatik".
Epaileak bertan behera utzi du Sarrea Euskal Udalekuari Bernedon kanpamenduak antolatzeko ezarritako gaitasungabetzea. Legez Sarreak udalekuak ospa ditzakeen arren, antolatzaileek debekua indarrean sartu zenean martxan jarri zituzten alternatibei eustea erabaki dute.
Gizon bat atxilotu dute gaur emaztea eta alabetako bat hiltzea eta beste bat larri zauritzea egotzita. Asteazkenean, emakume baten gorpuatopatu zuten Malagan; martxotik desagertuta zegoen. Hilketaren ustezko egilea, bikotekide ohia, espetxeratu berri dute.
Ali Khameneiren hileta-kaperan, gerraren lehen egunean hil zuten aiatola gorenari azken agurra eman diote Teheranen. Khameneiren hilkutxa erdian eta inguruan beste lau jarri dituzte, erasoaren egunean berarekin zeuden senideen hileta-kutxak. Bihar eta etzi herritarrak sartu ahal izango dira hilkutxa dagoen meskitara, eta astelehenean, Teherango kaleak zeharkatuko ditu.
Estitxu Garai EHUko errektoreordeak babesa helarazi die irakasle eta zuzentzaileei eta “kezka” adierazi du, presioen ondorioz hainbatek zuzentzaile lanetan ez aritzea erabaki ondoren, "zuzentzailerik gabe geratzeko arriskua" dagoelako.
"Beti 'ezetz' esaten duen eta proposamenik egiten ez duen horma baten aurka egin dugu talka", azaldu du Imanol Pradalesek, Jaurlaritzak asteon zenbait Ministeriorekin egindako bilerei buruz. Horregatik, aldeen arteko konfiantza "gero eta txikiagoa" dela ohartarazi dio Espainiako Gobernuko presidenteari.
Gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, baina, dirudienez, zauriak ez dira larriak.