Bularreko minbizia atzemateko baheketa programa 45 eta 74 urte arteko emakumeei egingo zaie
Orain arte, bi urtean behin baheketa egiteko Estatuko Osasun Publikoaren Batzordeak ezarritako adin tartea 50etik 69ra artekoa zen. Gaur iragarritako neurriarekin, bost urte lehenago hasiko dira azterketa egiten, eta bost urte geroago amaitu.