David Sanchezi enplegu publikorako 9 urteko inhabilitazioa ezarri diote
Badajozko Auzitegiak prebarikazio administratiboko delitu baten egile jo du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia.
Badajozko Auzitegiak prebarikazio administratiboko delitu baten egile jo du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Auzitegi Gorenak berretsi duen epaia izan du hizpide. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak ezin izango dizkie eskatu funtzionarioen "hizkuntza-baldintza berak" azpikontratutako enpresetako langileei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken Soziometroaren arabera, etxebizitza da herritarren kezka nagusia (% 65,8), baina arazoak pertsonalki eragiten diela aitortzen duten pertsonen ehunekoa %22,3koa da.
Konkurtso-administratzaileak jakinarazi die Trapagarango lantegiak "azarora arte ekoizpena nahiko ziurtatuta" duela.
Hala baieztatu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak astearte goizean. Honekin, aurtengo jaietako bigarrena litzateke. Guztira, 25 salaketa egon dira; 22, ukituengatik.
Hirugarren egunez jarraian, AEBk eraso egin die helburu militarrei Iranen eta horrek, errepresalia gisa, base eta posizio estatubatuarrei eraso egin die Bahrainen eta Jordanian. Trumpek konpentsazioak eskatu dizkie golkoko herrialdeei emandako laguntzagatik, eta, bien bitartean, petrolioaren prezioa ekainaren erdialdeko balioetara igo da.
50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, lasterketa azkar eta arriskutsu batean. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, korrikalariak azpian harrapatuz. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, horietako bi adarkadekin eta beste bostak kolpeengatik.
PPk, Voxek eta Juntsek dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela, eta bigarren bozketa bat egingo da uztailaren 23an.
Eustatek argitaratutako datuen arabera, 2024an baino 822 heriotza gehiago izan dira 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gorakada horrek eragina izan du EAEko hiru lurraldeetan. Heriotza-tasaren hazkunde hori 80 urtetik gorakoen taldean izan da bereziki, eta tumoreak dira heriotza-kausa nagusia.