Diez Antxustegi, PSE-EErekin duen harremanaz: "Politikan ez gaude elkarrekin errietan ibiltzeko; ni ez naiz horrelako borroketan sartuko"
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratiko mikrofonoen aurrean esan du, oro har, egunerokoan PSE-EErekin harremana ona dela. "Egunen batean gustatzen ez zaigun zerbait entzun behar badugu, ba onartu egin beharko dugu, baina gu ez gaude hemen horretarako".